22018ko urriak 25. Horixe izan zen Aranguren Telebistan gure lehenengo bideoa kaleratu genuen eguna; grabatu, editatu eta Aranguren Ibarreko auzokide guztiekin gure web orriaren bitartez partekatutako lehen erreportajea. A ze garaiak! Gure egiteko modu etxekoiak, auzolanean lortutako bideo-kamerak eta mikrofonoak (ez bait ziren gureak), editatzeko eskura genuen ordenagailuaren potentzia eskasa … Sasi guztien gainetik aritu gara gogoz lanean gaur egun goza dezakezuen Aranguren Telebista lortu arte.


“Gure lehen bideoa urriaren 25ean kaleratu genuen, baina Aranguren Telebista katea ikusteko, 2 urte itxaron behar izan genuen, 2010ko azaroaren 14a arte.”

Hegaztiei eraztunak jartzen Ilundainen 2009

2009ko azaroan, hots, duela 10 urte, Ederri eta Ilundain Baserri Eskolako teknikariei esker, hegaztiei eraztunak jartzearen inguruko lanean murgildu ginen. 10 urte geroago, lan hori egiten jarraitzen dute, eta Naturguneak antolatzen dituen jardueren bidez, bisita egin dezakezu.

2008ko urriko egun hartan hasi eta gaur arte … 600 bideo baino gehiago kaleratu ditu Aranguren Telebistak! HEMEN .ikus ditzakezu!

ADI: berri honen euskarazko bertsioan ez daude bideo guztiak ikusgai, euskarazkoak, 2017. urte amaieran hasi bait ziren jartzen, baita itzuli ditugun aurreko beste hainbat (zerrenda etengabe berrituko da). Aranguren Telebistak 10 urte hauetan egindako bideo guztiak ikusi nahi badituzu, gaztelerazko bertsioan egin dezakezu.

“Gure 10 urte hauetan 600 bideo baino gehiago kaleratu ditugu”

10 URTE BETE DITUZTEN BIDEO GEHIAGO

PUBLIZITATEA:

 

Eta Aranguren Telebista Elkarte Kulturalaren 10 urte hauetan garrantzitsuena … bere bazkideak, boluntarioak, kolaboratzaileak eta langileak dira; eta noski, Aranguren Ibarreko zenbatu ezin diren hainbat auzokide, hala edo nola zuen kutxua utzi bait duzue 600 bideo hauetan. Zuei esker heldu gara honaino!!

Gurekin parte hartu nahiko zenuke? Ideiaren bat ba al duzu? Bideo bat proposatu nahi diguzu? Gai bat? Aranguren Telebista beti dago prest araneko biztanleria guztiarengandik edozein idei edo proposamen jasotzeko! Gure ateak irekita daude zuretzat! Jarri gurekin harremanetan eta ahal bezain pronto erantzungo dizugu.

Aranguren Televisión seguimos trabajando semana a semana en traer los eventos y la actualidad que “en este nuestro Valle” ocurren, ¡y tenemos intención de seguir haciéndolo por muchos años! 10 años y los que quedan de Aranguren Televisión!!

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X