2018ko Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruko jarduerak (A25)

Emakumeenganako indarkeria desagertzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Aranguren Ibarreko Udalak auzokide guztiak ondorengo jardueretan parte hartzera gonbidatzen ditu:

ARANGUREN IBARREKO TALDEAK EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN DESAGERPENERAKO ELKARTURIK

AZAROAK 23, OSTIRALA, 18:30EAN ARANGUREN IBARREKO KULTUR ETXEKO AUDITORIOAN

  • Aranguren Ibarreko Udala: A 25eko adierazpenaren irakurketa.
    “Genero indarkeriaren aurkako udalak”
  • Aldapa Emakumeen Elkartea: Ahots zurien abesbatza
  • Ortzadar Elkartea: aurreskuaren dantza.
  • Emakumeenganako indarkeriaren aurkako II. kontakizun laburren lehiaketako kontakizun labur irabazleen irakurketa.
  • Andrea Sola: biolontxeloz lagundutako interpretazio musikala
  • Nuria Viedma Hervás: genero indarkeriari buruzko bakarrizketa
  • Yaiza Vela, Julia Uribe, Andrea Zoco eta Elisa Iribarren: gazte taldearen dantza
  • Kukumix antzerkia: genero indarkeriari buruzko antzeztutako testuak.
  • Marta Iricibar: interpretazio musikalak.
  • Txus Remón: interpretazio musikalak.
  • Jorge Sánchez: emankizun musikala.
  • La Ortiga t.d.s.: antzerki ekintza.
  • Aranguren Ibarreko Lino Otano Musika Eskola: irakasleen laguntza, interpretazio musikalak.
  • Aranguren TB: genero indarkeriari buruzko bideoen proiekzioa.
  • Maite Mené eta Javi Martín: emankizun musikalak.
  • Amaia San Martin: Dantza, “Poema para los muertos” olerkiaren interpretazioa

Pertsona gazte eta helduentzako gomendatutako jarduera. Gonbidapenak jaso ahalko dira hasiera baino ordu erdi bat lehenago, bat pertsona bakoitzeko, iristeko hurrenkeraren arabera eta lekuak bete arte

Erakustaldia bukatzean ardoa/freskagarriak eta pintxoa eskainiko zaizkie parte hartzaile eta ikusleei. Era berean, oroigarri bat ere emango zaie opari.

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA: Azaroaren 22 baino lehen izena emanda. Gizarte Zerbitzura deituaz 948 151382

AUZOKIDEEN ELKARRETARATZEA

AZAROAK 23, OSTIRALA, 12:30EAN MUTILOAKO MUTILOA EPLAZAN AUZOKIDEEN ELKARRETARATZEA

raso sexitaren bat pairatu duten ala pairatzen duten emakumeenganako elkartasunez eta genero indarkeriaren kontrako gaitzespenaren adierazle minutu bateko isilunea egingo da.

Parte hartzaileek egunaren oroitzapenezko kamiseta bat jasoko dute, beste urte batekoa baldin baduzu, ekarri dezakezu.

MANIFESTAZIOA

AZAROAK 25, IGANDEA, 12:00ETAN IRUÑAKO GAZTELU PLAZAN

MANIFESTAZIOA EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA GAITZESTEKO.

ARANGUREN IBARREKO UDALAK PERTSONA GUZTIEN BERDINTASUNA SUSTATZEN ETA DEFENDATZEN DU, eta oso bereziki gaitzesten ditu emakumeenganako indarkeria adierazpen guztiak, gure gizartean existitzen den genero bereizketa eta berdintasun ezaren adierazle direnak. Era berean, duen erantzukizun esparrutik indarkeria honen desagertzerako lan egiten jarraitzeko konpromisoa erakusten du eta egun hau dela eta antolatzen diren gaitzespen eta salaketa ekitaldi guztiekin bat egiten du.

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker