KulturaUdal Informazioa

[AMAITUTA] 2018ko jaietako programaren AZAL LEHIAKETA

2018ko ekainaren 20tik 24era Mutiloako jaiak ospatuko dira. Hori dela eta, Aranguren Ibarreko Jai eta Kultura arloak, Mutiloako Jai Batrordearekin batera, jaietako programaren Azal Lehiaketa argitaratu dute.

OINARRIAK:

  1. parte hartzaileak: Bi taldetan banatzen dira. Aranguren Ibarrean erroldatuta egotea ezinbestekoa izango da. (Lan bakoitza zein modalitatera aurkezten den azaldu beharko da).
    • Lehen taldea: 14 urte arteko haurrak.
    • Bigarren taldea: 15 urtetik gorako helduak.
  2. Lanen baldintzak: Lanak originalak eta argitaragabekoak izango dira eta ez dira bestelako lan baten kopia edo plagioa izango. Erabilitako estilo edo teknika librea izango da. Lanen tamainaren inguruan, formatu hauetan aurkeztu ahal izango dira: DIN A-3 (42 cm x 29,7 cm.) edo DIN A-4 (29,7 cm x 21 cm.) eta irudien edukiaren zentzua beti bertikalean.

    Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 lan aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2018ko Mutiloako Jaiekin lotura izanik.
    Aurkeztutako lanetan testu hau irakurri ahalko da nahitaez:
    Fiestas de Mutilva 2018 20 al 24 de junio / Mutiloako Jaiak 2018 Ekainaren 20tik 24era

  3. Aurkezteko modua: sobre itxi batean aurkeztuko dira, azalean aurkeztutako lanaren izenburua idatzita. Barruan autorearen datu pertsonalak idatzi beharko dira eta kanpoaldean zein kategoriatan parte hartzen duen (haurrak edo helduak).
  4. Aurkezteko epea: maiatzaren 7 eta 24a bitartean, 13:00ak arte. Kultur etxean aurkeztu ahalko dira, bertako ordutegian.
  5. Sariak:
    1. Haurren kategoria: 75 € en material didaktikoan.
    2. Helduen kategoria: 300 €. Kopuru honi dagokion erretentzioa aplikatuko zaio (PFEZ).
  6. Epaimahaia Aranguren Ibarreko Udalak izendatuko du eta erabakia erantzunezina izango da. Epaimahaiak sariren bat (edo guztiak) esleitu gabe uzteko eskubidea izango du.
  7. Erakusketa: Aukeratzen diren lanak jai egitarauen azalean (helduena) eta kontrazalean (haurrena) agertuko dira. Aurkeztutako lanen aukeraketarekin erakusketa bat prestatuko da ekainaren 6a eta 21a bitartean, kultur etxearen ordutegiaren barnean ikusgai.
  8. Aranguren Ibarreko Udala izango da saritutako lanen jabea eta horien erreprodukzio eskubideak udalari emango dizkiete egileek.
    Saritutako lanak haien jabeen esku egongo dira Aranguren Ibarreko Kultur Etxean ekainaren 25etik aurrera, bertako ordutegian. Lanak abuztuaren 24a baino lehen jasotzen ez badira, horien berreskuratzeko aukerari uko egiten zaiola ulertuko da eta ezingo dira aurrerago erreklamatu, ezta indemnizaziorik eskatu.
  9. Lehiaketan parte-hartzeak oinarri hauen onarpena du barne. Oinarrietan adierazten ez den zerbait suertatu ez gero, epaimahaiak erabakiko du zer egin (oinarri originalak gazteleraz begiratu).
INFORMAZIO GEHIAKO: KULTUR ETXA
  • Helbidea: Eguzki Enparantza z/g. Mutiloa
  • Telefono zenbakia: 948 29 14 89
  • Helbide elektronikoa: cultura@aranguren.es
  • Facebook
  • Twitter
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X