KulturaUdal ArloakUdal Informazioa

[AMAITUTA] 2019-2020 ZAHARBERRITZE eta PINTURA ikastaroetan izena emateko epea irekita

Aranguren Ibarreko Kultur arloak 2019-2020 ikasturteko Zaharberritze eta Pintura ikastaroetan izena emateko epea ireki du. Ikastaro hauek 18 urtetik gorako Aranguren Ibarreko auzokideei zuzenduta daude.

ZAHARBERRITZE IKASTAROA (100 Ordu)

Mota guztietako gauzak zaharberritzeko, birziklatzeko, garbitzeko edo berreraikitzeko teknikak ikasteko. Horien berreskurapenerako pipien kontrako tratamenduak erakutsiko dira, baita bernizatzeko, tapizatzeko edo bestelako materialez estaltzeko teknika ezberdinak ere.

  • ORDUTEGIAK:
    • 1 Taldea: asteazkena 09:30- 13.00.
    • 2 Taldea: asteazkena 16:30 – 20:00.
    • 3 Taldea: ostirala 09:30 – 13:00.
    • 4 Taldea: ostirala 16:30 – 20:00.
  • DATAK:
    • 1 eta 2 Taldeak: hasiera urriak 4an.
    • 3 eta 4 Taldeak: hasiera urriak 6ean.
  • Lekua: Idoi plazako etxabea (Mutiloa).
  • Emalea: Elur Ulibarrena
  • Taldeak: gehienez 17 pertsona.

 

PINTURA IKASTAROA (120 Ordu)

Pinturako teknika ezberdinen ikasketa eta hobekuntzarako: oihal gaineko olio-pintura, akuarela, ikatz-marrazkiak… etab.

  • ORDUTEGIAK:
    • 1 Taldea: astearte eta osteguna, 10:00-12:00.
    • 2 Taldea: astearte eta osteguna, 16:00-18:00.
    • 3 Taldea: astearte eta osteguna, 18:00 -20:00.
  • DATAK:
    • Hasiera urriak 1an.
  • Lekua: Ibaialdeko etxabeak (Mutiloa).
  • Emalea: Isabel Erro
  • Taldeak: gehienez 12 pertsona.

IZEN-EMATEAK 012AREN BIDEZ EGINGO DIRA
8:00etatik 19:00etara

EKAINAREN 5 ETA 6EAN ARANGUREN IBARREAN ERROLDATURIK DAUDENENTZAKO.

Erroldaturik ez dauden pertsonek, interesa badute eta plazak gelditzen baldin badira, ekaina-
ren 7ean eman ahalko dute izena 012aren bidez.

GARRANTZITSUA: 012ra deitzen denean eta plaza baieztatzen denean, momentuan bertan egingo da ikastarorako matrikula kreditu txartelaren bidezko ordainketa bidez, 50 € erroldatuentzako eta 100 € erroldatu gabeentzako.

Matrikularen kopurua aurrean zehaztu den ikastaroaren prezio osotik deskontatuko da.

INFORMAZIOA

Pertsona bakoitzak gehienez bi parte hartzaileen izenak eman ahalko ditu ondorengo datuak erraztuaz: ikastaroa (taldea eta ordutegia), izen eta abizenak, jaiotze data, erroldatua den, telefono zenbakia (sms bidezko abisuetarako, eman mugikorra), eta kreditu txartelaren zenbakia
(ordainketa bakarra egiten bada) edo kontu korronteko zenbakia (ordainketa zatika egiten bada).

ZAHARBERRITZE IKASTAROA
  • Aranguren Ibarrean erroldatuak: 168 €
  • Aranguren Ibarrean erroldatu gabeak: 336 €
PINTURA IKASTAROA
  • Aranguren Ibarrean erroldatuak: 227 €
  • Aranguren Ibarrean erroldatu gabeak: 454 €

Kontuan izatekoak:

  • Ikastaroak atera ahal izateko, bertan izena eman duten pertsonen %75 Aranguren Ibarrean erroldatuak izan beharko dute.
  • 65 urtetik gorako erroldatutako pertsonek %50eko beherapena izango dute kuotetan.
  • Ikastaroan baja ematekotan ez da matrikularen itzulketa aurreikusten.
  • Plazak mugatuak izango dira eta izen emateko hurrenkeraren araberakoak.

INFORMAZIO GEHIAGO KULTUR ETXEAN
  • Helbidea: Eguzki Enparantza z/g. Mutiloa
  • Telefonoa: 948 29 14 89
  • Helbide elektronikoa: cultura@aranguren.es
  • Facebook
  • Twitter
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X