Informazio aipagarriaIzen-emateak indarreanKulturaLehiaketakUdal Informazioa

2019ko jaietako programaren AZAL LEHIAKETA

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultur eta Jai Arloak eta Mutiloako Jai Batzordeak, 2019ko ekainaren 19tik 23ra ospatuko diren Mutiloako Zaindariaren Jaien egitaraurako azalaren lehiaketa deialdia egin dute.

OINARRIAK:

    1. Parte hartzaileak: Bi maila aurreikusten dira. Parte hartzaileek Aranguren Ibarrean erroldaturik egon beharko dute. (Lan bakoitza zein mailatan aurkezten den gutun-azalean adieraziko da).
      • Lehenengo maila: haurrak, 14 urte arte.
      • Bigarren maila: helduak, 15 urtetik aurrera.
    2. Lanen baldintzak: Lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Ezin izango dira beste egileren batek argitaratutako lan, argazki, kartel edo margoen kopia, plagio, berregite edo aldaketak izan, ez bere osotasunean, ezta zati batean ere. Lanen estiloa eta teknika librea izango da. Lanak honako tamaina hauetan aurkeztu ahalko dira: DIN A-3 (42 cm x 29,7 cm.) edo DIN A-4 (29,7 cm x 21 cm.), beti irudiak bertikalean agertuko direlarik.
      Lehiakide bakoitzak gehienez ere 3 lan aurkeztu ahalko ditu, beti 2018ko Mutiloako Jaiekin harremana dutenak.
      Aurkeztutako lan guztiek ondorengo testua izan beharko dute, nahitaez:

      Fiestas de Mutilva 2019
      19 al 23 de junio
      Mutiloako Jaiak 2019
      Ekainaren 19tik 23ra
    3. Aurkezpena: Lanak itxitako gutun-azal itxian aurkeztuko dira eta horren kanpoko aldean, aurkeztutako lanaren titulua agertuko da. Barneko aldean egilearen datu pertsonalak sartuko dira: Izena eta abizenak, helbidea, herria eta telefonoa
      Kanpoko aldean, lehiatzen den maila jarriko da: (Haurrak/ Helduak)
    4. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 7tik, asteteartea, 24era bitartekoa, osteguna, izango da, 13:00ak arte. Aranguren Ibarreko Kultur Etxean (Mutiloan) aurkeztu ahalko dira, irekita dagoen ordutegian.
    5. Sariak:
      • Haurren maila: 75 € eskola material didaktikoan.
      • Helduen maila: 400 € esku-dirutan, kopuru horri PFEZari dagokion atxikipena egingo zaio
    6. Lehiaketa ebatziko duen epaimahaia bere garaian Aranguren Ibarreko Udalak izendatuko dituen bi pertsonek osatua egongo da. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta komunikabideen bidez jakinaraziko da. Sariak eman gabe geratu daitezke, epaimahaiak halaxe erabakitzen badu.
    7. Erakusketa: Aukeratutako bi lanak, bat maila bakoitzeko, Mutiloako ekaineko festetako egitarauko azala (helduak) eta kontrazala (haurrak) egiteko erabiliko dira. Aurkeztutako lanen aukeraketa batekin erakusketa bat prestatuko da ekainaren 7tik 20ra, Kultur Etxea irekita dagoen ordutegian ikusi ahalko dena.
    8. Saritutako lanak Aranguren Ibarreko Udalarenak izatera pasako dira, eta egileak erreprodukzio eskubideak Udalari emango dizkio.
      Sarituak izan ez diren lanak, ekainaren 25etik aurrera Aranguren Ibarreko Kultur Etxean jaso ahalko dituzte parte hartzaileek, Eguzki plazan (Mutiloa), jendaurreko ordutegian. Abuztuaren 24erako jaso ez diren lanei uko egiten zaiela ulertuko da, eta horien erreklamazioa egin edo horiengatik kalte-ordaina eskatzeko eskubidea galduko da.
    9. Lehiaketan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar. Oinarrietan aurreikusi ez den edozein egoera, lehiaketako epaimahaiak ebatziko du.

 

INFORMAZIO GEHIAKO: KULTUR ETXA
  • Helbidea: Eguzki Enparantza z/g. Mutiloa
  • Telefono zenbakia: 948 29 14 89
  • Helbide elektronikoa: cultura@aranguren.es
  • Facebook
  • Twitter
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X