
[AMAITUTA] 2019ko Mutiloako Errege Magoen Kabalkadaren ordutegiak eta ibilbidea
2019ko URTARRILAK 3
Mutiloa plazan emanen zaie ongietorria Erregeen Morroiei, Aranguren Ibarreko Musika Bandak lagundurik. Errege Magoak Aranguren Ibarrera iritsiko direla iragarriko duen pregoia irakurriko da.
17:30ean. Hasteko, Mutiloa Enparantzan Aranguren Ibarreko Musika Bandarekin girotuko gara.
18:00etan. Mutiloa Enparantzara, errege magoen morroiak helduko dira.
[add_single_eventon id=”21863″ ev_uxval=”3″ lang=”L2″ ]

2019ko URTARRILAK 5, OSTIRALA
Errege Magoak Aranguren Ibarreko Kultur Etxera iritsiko dira. Hantxe egonen gara haien zain eta Kabalkada hasi baino lehen, haurrak agurtuko dituzte. Ibilbidea Eguzki plazatik abiatuko da eta Anaitasuna etorbidean jarraituko du, ondoren kale Nagusira eta handik Mutiloa plazara; han ongietorria eginen zaie. Gero, San Pedro elizara oinez joanen dira, eta han haurrei jostailuak emanen dizkiete.
[add_single_eventon id=”21871″ ev_uxval=”3″ lang=”L2″ ]
17:00etan. Errege magoen zain gauden bitartean, makillaje tailerra, photocall sesioa eta txokolatea, Mutiloako Eguzki enparantzan.
18:00etan. Aranguren ibarreko kultur etxean errege magoei ongietorria emango diegu (Mutiloa).
18:15ean. Kabalkadaren hasiera.
Erregeentzako enkarguak urtarrilaren 5ean eginen dira 16:00etatik 17:00etara, Mutiloako San Pedro elizan. (Puntualtasuna eskertuko da).