MankomunitateaUdal Informazioa

2019ko San Fermin-etako “Villavesa” zerbitzua Mutiloan

ZERBITZU BEREZIA SAN FERMIN 2019

Ordutegiak. 24 orduko zerbitzua

Aurreko urteetan bezala, linea guztiek (L7, L19, L23, Linea A eta Barrakak lineak izan ezik) 24 orduko zerbitzua emango dute, etengabe.

Kontsultatu ordutegiak

Hiriguneko geralekuen kokapena

Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzua nabarmen aldatzen da sanferminak iristen direnean, zirkulazioa murrizten delako Alde Zaharretik hurbilen daude kaleetan, batetik, eta, bestetik, makina bat jendek erabiltzen duelako zerbitzua egun horietan.

Gehien ukitutako lineen artean, Iruñerria iparretik hegora zeharkatzen dutenak –bitan banatu behar dutelako ibilbidea– eta Iruñeko Alde Zaharretik hurbil ibiltzen direnak daude.

Su artifizialak. Ibilbide alternatiboak

22:30etik 23:30era arte, gutxi gorabehera, zirkulazioa moztuko da Vianako Printzearen plazatik Singular eraikinera, bi noranzkoetan. Lineek Antso Azkarraren etorbidetik eginen dituzte ibilbide alternatiboak, eta bideko geraleku guztiak prestatuko dira.

Prozesioa

Uztailaren 7an, 09:30etik 14:00etara, gutxi gorabehera, bertan behera geratuko dira Taconera kaleko geralekuak (San Lorentzo eliza); Cuatrovientos aldera doazen lineak, beraz, Armada etorbidean eta Erreginaren aldapan zehar joango dira. Behin-behineko geraleku bat jarriko da Armada etorbideko 30 zenbakian.

Labrit

Eskualdeko Hiri Garraioak esparru berezia izango du Labriteko plazan, Txantreatik zein Arrotxapetik igotzen diren lineen geralekuak hartuko dituena; bidaiari eta oinezkoen segurtasuna ziurtatu nahi da horrela.

Berrikuntzak

Aipatu beharra dago aurten 22 lineak ere (Merindadeen plaza – Lezkairu) 24 orduko zerbitzua emango duela eta 5S linea Cordovillaraino iritsiko dela (24 orduz).

Zerbitzuari buruzko informazioa

Hiri-garraioaren webgunean (www.infotuc.es) ez ezik, ondokoetan ere egongo da eskura Eskualdeko Hiri Garraioari buruzko informazioa sanferminetan zehar: zutoin eta markesina guztietan, “Tu Villavesa” app-ean, tokiko egunkarietan banatuko den informazio-triptikoan eta Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan: 948 42 32 42

Beste alde batetik, foiletoak eta 25.000 triptiko argitaratu dira, Eskualdeko Hiri Garraioak hirigunean dituen geraleku guztien inguruko informazioa dutenak; foiletoak Iruñerriko hotel guztietan banatuko dira, eta triptikoak Iruñeko Udalaren Herritarren Segurtasun Alorrak banatuko ditu, Babes Zibileko laguntzaileen (“naranjitoak”) bidez.

Aholkuak

Herritarren kolaborazioa eskatzen da gidarien lana erraztu eta zerbitzua arintze aldera:

  • Segurtasun-arrazoiak direla eta, jarri haur-aulkiak, irekita badaude, haietarako erreserbatutako tokian soilik.
  • Izan eskura txartelaren zenbatekoa autobusera igo aurretik.
  • Sartu autobusaren hondoraino, faborez, geralekuetan dauden guztiak igo daitezen.
  • Ez eragotzi gidariaren arreta gidatzen ari den bitartean.
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X