EuskaraUdal Informazioa

21.korrika Aranguren Ibarrean

Apirilaren 6an apirilaren 4an Garesen hasi eta apirilaren 14an Gasteizen bukatuko den 21. Korrika Mutiloatik pasako da. Udalak eta, Ibarreko talde eta elkarte ezberdinen ekarpenaz, Irulegi euskara taldeak kilometro bana erosiko dute. Bi kilometro horiek bata bestearen atzetik doaz eta horietan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

  • Lehenengo kilometroa, 480.a, Irulegirena izango da eta San Txiki pasealekuko errotonda baino lehen hasiko da, bide gorrian.
  • Bigarrena izango da Aranguren Ibarreko Udalaren kilometroa, 481.a, San Saturnino eta Untxiko kaleen gurutzean hasiko dena.

KORRIKAra indarrez iristeko, 12:00etan askari-bazkaria egingo dugu Kiroldegian. Helduak 10 euro eta txikiak 6. Eman izena apirilaren 3ra arte Euskara Zerbitzuan.

Ibarreko Korrika Txikia

Irulegi euskara taldeak KORRIKAko kilometro bat eros ahal izateko Ibarreko talde eta elkarteen ekarpenak jasoko ditu. Horretarako, zenbait jarduera antolatu ditu, beste batzuen artean, Ibarreko Korrika Txikia Taxoaren.

Parte hartu nahi duten talde eta elkarteek beren erreserba martxoaren 25a baino lehen egin beharko dute irulegieuskarataldea@ gmail.com -en. Ekarpena egiten duten guztiei Taxoareko Korrika Txikiaren ibilbideko tartetxo bat gordeko zaie eta bertan gure Ibarreko Korrikaren lekukoa eraman ahal izango dute.

Korrika Txikiaren ondoren, bazkaltzeko elkartuko gara. Bazkaria Taxoareko frontoian izango da eta autogestionatua. Udalak guztiontzako mahaiak eta aulkiak jarriko ditu. Bazkarirako izena emateko martxoren 27a baino lehen Euskara Zerbitzura deitu edo mezua bidali beharko da, eta parte hartuko duten pertsona kopurua zehaztu.

Festa euskarazko gynkana batekin amaituko da. Izena emateko epea martxoaren 25ean bukatuko da eta Euskara Zerbitzuaren bidez egin beharko da.

 

Agenda:

martxoa

Jarduerarik Ez

apirila

Jarduerarik Ez

 

 

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

INFORMAZIOA:

Euskera Zerbitzua

  • Aranguren Ibarreko Udala, 1. pisua.
    • Mutiloa pl/ z/g.
    • C.P. 31192  – Mutiloa (NAFARROA)
  • Ordutegia:  Astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00.
  • Telefonoa: 948 15 01 93
  • Emaila: euskera@aranguren.es
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X