Gizarte ZerbitzuaUdal Informazioa

[AMAITUTA] “A25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako II. Kontakizun laburren lehiaketa”-n aurkezteko epea irekita

(literatura eta emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren aldeko aldarrikapenerako hitzordua)

A25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako II. Kontakizun laburren lehiaketa

Aranguren Ibarreko Gizarte Zerbitzuetako arloak A25-Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako II. Kontakizun Laburren Lehiaketa abiatu du. Horren helburua azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko eguna ospatzearekin batera, jendartea emakume eta gizonen arteko berdintasunarekiko sentsibilizatzea da; batez ere muturreko ezberdintasuna diren Genero Indarkeria bezalakoak salatu eta desagerrarazteko.

  • Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 24tik azaroaren 2ra izanen da, biak barne. EPEA AZAROAREN 12ra ARTE LUZATU DA
  • Gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 kontakizun aurkeztu ahalko dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
  • Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, baita aurretik saritu gabeak ere.
  • Parte-hartzeko bi kategoria ezartzen dira, bata 16 eta 18 urte bitartekoa eta bestea 18tik gorakoa.
  • Kategoria bakoitzeko sari bat emanen da.
  • Kontakizun laburra gazteleraz edo euskaraz aurkeztu ahalko da.
  • Irabazten duten kontakizunak, azaroaren 25a dela eta Kultur Etxean egingo den saio berezian irakurriko dira.

ARANGUREN IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA GENERO BERDINTASUNAREN ALDE

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

ERLAZIOA DUTEN BIDEOAK:

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X