
[FINALIZADO]: “A25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako III. Kontakizun laburren lehiaketa”-n aurkezteko epea irekita
(literatura eta emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren aldeko aldarrikapenerako hitzordua)
A25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako III. Kontakizun laburren lehiaketa
Aranguren Ibarreko Berdintasunerako Zinegotzigoak azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko egunaren karira eta jendartea emakumeen aurkako indarkeriaren eta horren jatorri, ondorio eta konponbideen inguruan sentikortzeko A25-Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako III. Kontakizun Laburren Lehiaketa abiatu du.
- Lanak aurkezteko epea 2019ko irailaren 23tik urriak 25era izanen da, biak barne.
- Gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 kontakizun aurkeztu ahalko dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
- Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, baita aurretik saritu gabeak ere.
- Parte-hartzeko bi kategoria ezartzen dira, bata 16 eta 18 urte bitartekoa eta bestea 18tik gorakoa.
- Kategoria bakoitzeko sari bat emanen da.
- Kontakizun laburra gazteleraz edo euskaraz aurkeztu ahalko da.