Udal ArloakUdal informazio orokorraUdal Informazioa

[AMAITUTA] Aldaketak Telebista Sarearen zerbitzuan

Aranguren Ibarreko Udalak, telekomunikazio zerbitzu publikoaren operadore gisa, nahi duten herritar guztiei telebista eta interneta eskaintzen die guztientzako erraz lortzeko moduan.

Gaur egungo abiadura azkarreko behar berrietara egokitzeko, Udalak Nafarroakoa Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio Sailarekin batera, Modernizazio plana garatu du.

Etorkizunean handitu ahal izango den 30 Mb.-eko konexio-abiadura bat bermatzeko etxeetara zuntzarekin iritsi nahi da. Gaur egungo zerbitzuak 2 Mb. bermatzen ditu, beraz hobekuntza kontuan hartzekoa da. Hedatzea Ibaialdeko eremuan hasiko da eta urratsez urrats udalerri osora zabalduko da.

Gaur egun Ibaialde eremurako, Mutilnova pasealekurako eta Gongora plazarako alta eskatu daiteke.

Gaur egun Ibaialde eremurako, Mutilnova pasealekurako eta Gongora plazarako alta eskatu daiteke. Jakinaraziko dizuegu zerbitzu berri honetara gehitzen diren eremuei buruz.

Zuntz-optikoaren sare berriaren garapenak mailaz maila sare ardazkidea ordezkatzea ekarriko du, kable hori deuseztatu arte. Beraz, 2017 urte honetan zehar dagoeneko eskuragarri dagoen sare berrira aldatzea eskatu beharko duzu.

Etxeko zuntz zerbitzu berriaren instalazioaren gastua 257,00 €-koa da (BEZa barne), gailuaren eta horren instalazioaren balioa. Ordainketa hori Udalak aukeratutako enpresa hornitzaileari egingo zaio eta ordaintzea erosoagoa izan dadin zatikatu ahalko da.

Behin zuntza jarrita, zerbitzu berriaren tasa urteko 80,00 €-koa izango da Interneteko konexioagatik eta urteko 20,00 €-koa telebista zerbitzuagatik. Diru hori 50,00 €-ko bi epetan kobratuko da, hiri-kontribuzioarekin batera pasako dena.

Dagoeneko zerbitzu hau eskatu dezakezu ondorengo aukeren bidez:

ESKATU

  • Atxikita doan dokumentua udaleko bulegoetan aurkeztuz 9:00etatik 14:00etara,
  • EFax bat bidaliaz 948 243491
  • E-posta bidaliaz hurrengo helbidera: scalvo@aranguren.es.
  • Udaleko erregistro elektronikoaren bidez
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X