Bekak eta diru-laguntzakGazteriaInformazio aipagarriaIzen-emateak indarreanUdal Informazioa

ARANETXEAK AISIALDIRAKO MONITOREEN IKASTAROA ANTOLATZEN DU

  • Data: Hasiera urtarrilaren 4ean eta bukaera maiatzaren 4ean.
  • Ordutegia: Larunbatak goizean, 9etatik 14etara, eta 4 larunbatetan goizez eta arratsaldez, 9etatik 14etara eta 15:30etatik 18:30etara.
  • Prezioa: 395 €. Kurtsoa bukatu eta gero, 100€-ko diru-laguntza eskainiko da Aranguren Ibarrean erroldatutakoentzat.
  • Halaber, Nafarroako Gobernuko diru-laguntza eskatu dezakezue.
  • Nafarroako Gobernuko 30 urte baino gutxiagoko eta Nafarroan erroldatutako gazteentzat zuzendutako diru laguntzako deialdia, atera zain dago. Diru laguntza lortzea posiblea bada ere, Nafarroako Gobernuaren zain gaude.
  • Diru laguntza 2020ko apirilaren ondoren eskatuko dugu, beharrezko dokumentazioa eskolan bertan eskainiko dizuegu, kurtso teorikoaren bukaeran hain zuzen ere.
  • Diru-laguntza eskatu ahal izateko klasera etortzea derrigorrezkoa da (gehienez 2 huts eta justifikatu behar dira).
  • Kurtsoan onartuta egoteko, ingresua egin behar da eta ordainketaren agiria e-mail bidez bidali. Plazak mugatuak dira.

Izena eman duenaren partetik, ingresua egin ondoren matrikula ezeztatzen bada, sartutako diru guztia galduko da, kurtsoa hasi baino 10 egun lehenago ezeztatzen ez bada.

ATAL TEORIKO-PRAKTIKOA:

  • AURKEZPENA ETA TALDE DINAMIKAK
  • PEDAGOGIA
  • PSIKOLOGIA EBOLUTIBOA
  • BATERAKO HEZKUNTZA
  • GORPUTZ ADIERAZPENA
  • GAITASUN SOZIALAK
  • HERRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA
  • ADIMEN ASKOTARIKO TAILERRA
  • HEZKUNTZA AMBIENTALA
  • KANPALDIEN ANTOLAKETA
  • LEHEN SOROSPENAK
  • GAZTE HARREMANAK GENERO IKUSPUNTUTIK
  • TALDE DINAMIKAK
  • JOKO KOPERATIBOAK
  • SENTSIBILIZAZIOA INGURUNE NATURALEAN (gauean)
  • PROGRAMAZIOA/EBALUAZIOA ETA BUKAERA

Kurtsoa 270 ordukoa da, 120 ordu teoriko-praktiko, 120 praktiko eta 30 ordu memoriarako. Kurtsoa bukatu ondoren, ikasleriarekiko harremana mantentzen dugu, enplegu eskaintzak eta boluntariotza eskainiz. Hortaz gainera, beharrezkoa izatekotan, eskolaz kanpoko esku-hartzei buruzko aholkularitza eskaintzen dugu.

Klasera etorzea beharrezkoa eta derrigorrezkoa da (gehienez ere 2 falta izan daitezke eta justifikantea ekarri beharko duzue). Klaseetan metodologia aktiboa eta parte-hartzailea zuzenduko da, horregatik, klaseetan hausnarketa garrantzitsua izanen da.

Kurtsoa parte hartzaileak baliabidez hornitzea du helburu. Modu honetan, hezkuntza holistikoa lortu eta balioak landuko dira. Balioak pertsonaren aldaketa prozesu baten bitartez sakonduko dira, horregatik klase presentzialen garrantzia.

Plazak mugatuak dira, matrikula baieztatu nahi baduzu, mesedez eskolarekin harremanetan jarri: 696 28 28 90 telefonoaren bitartez. Matrikularen ingresua egin ondoren, korreo baten bitartez etlurtxintxa@gmail.com helbidean baieztatu eta dokumentazioa Aranetxeara eraman, Aranguren Ibarreko Gazteriaren Etxera (K/ nagusia 2, Bis (Mutiloa).

MATRIKULA GAUZATZEKO BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA:

  1. ARGAZKI BAT
  2. NAN-EKO BI FOTOKOPIA
  3. IKASKETEN ZIURTAGIRIA (Kopiarekin nahiko da)
  4. MATRIKULAREN INGRESUAREN AGIRIA: 395€ (Istripuen asegurua barne)
  5. IZEN-EMATE BULETINA
  6. IZEN-EMATE FITXA
  7. NAFARROAN ERROLDATUTAKO AGIRIA (Diru-laguntza eskatu ahal izateko)

IZEN-EMATEA:

ARANETXEAN

PARA MÁS INFORMACIÓN: ARANETXEA

  • Dirección: C/Mayor 2bis 31192 Mutilva (NAVARRA)
  • Teléfono: 948 237 558
  • Email: aranetxea@hotmail.com
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X