
Aranetxeak ARTISTA GAZTEENTZAKO DATU BASEA sortu du Aranguren Ibarrean
Udalerriko sare kultural eta artistikoa ezagutzeko eta etorkizunean gazteen artea garatzeko ekintzak garatzeko helburuarekin, Aranguren Ibarreko Udaleko Gazte Arloak udalerriko artisten datu base bat osatuko du.
Norentzat:
- Aranguren Ibarrean erroldatutako 12 eta 30 urte bitarteko gazteak.
- Gazte Taldeak (kideen artean erdia Aranguren Ibarreko gazteak direnean)
Datu basean izena emateko, pasa zaitez Aranetxeatik eta bete eskaera bat.