Bekak eta diru-laguntzakGizarte ZerbitzuaUdal ArloakUdal InformazioaZerbitzu Iraunkorrak

Aranguren Ibarrean ERRENTA BERMATUARI buruzko informazioa

ERRENTA BERMATUARI BURUZKO INFORMAZIOA


Errenta Bermatua hileroko laguntza ekonomiko bat da, bestelako edozein baliabide edo
prestazioren osagarria dena.

Haien oinarrizko beharrei aurre egiteko sarrera nahikoak ez dituzten pertsonentzako da, beti ere ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

  1. 18 urtetik gorakoa izatea, edo adingabe emantzipatua.
    18 urtetik 24 urtera bitartekoa izanez gero, ardurapean adingaberik izan gabe, eskatzaileak gutxienez bi urte emanak izan behar ditu beregain bizitzen, errenta bermaturako eskaera egin aurretik.
  2. Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea, eskaera aurkezten den data baino bi urte lehenagotik gutxienez, edo urtebete, familia-unitatean adingabeak, mendekoak edo %65etik gorako desgaitasuna duten pertsonak badaude.
  3. Oinarrizko beharrei aurre egiteko adina baliabiderik ez izatea. Baliabide-gabezia hori dagoela ulertuko da eskatzailearen eta –kasua bada– bere familia-unitateko gainerako kideen ahalmen ekonomikoa apalagoa denean, osotara, unitate horri foru lege honetan araututakoaren arabera dagokiokeen errenta bermatuaren zenbatekoa baino.
  4. Edozein administrazio publiko eskuduni aldez aurretik eskatu izana zuzenbideari jarraikiz legozkiokeen prestazioak, pentsioak edo sorospenak, edozein motatakoak; baita mantenu eta/edo konpentsazioko pentsioak ezarri eta ordaintzeko zuzenbide-akzioak baliatzea ere.

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa
(Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X