Aranguren Ibarreko emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoerari buruzko azterketa diagnostikoa egitea

Udalak, eta bereziki Berdintasun Batzordeak, prozesu hori ezinbestekotzat eta funtsezkotzat jotzen du Aranguren Ibarrean berdintasunerako politika publikoak ezartzeko

Diagnostiko hori egitea Udalak udalerri mailan berdintasunerako politika publikoak garatzeko hartutako konpromisoaren barruan sartzen da. Ezinbesteko lehen urratsa da, gure Ibarreko errealitatea ezagutzeko eta informazio eguneratua lortzeko aukera emango diguna, ondoren identi katu diren behar, pertzepzio, eskaera eta ekintza-aukerei egokitutako udal-berdintasunerako plana prestatu eta ezartzeko. Udal berdintasunerako planak, helburuak eta erantzukizunak ezarriko ditu.

Udala aspalditik ari da berdintasunaren arloan lanean, herritarrak sentsibilizatzeko ekintzen bidez, gazteekin eta eskola-etapetan prebentzio-neurriak hartuz eta herritarrei zuzendutako emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko kanpainak eginez.

Iaz, ordea, beste aurrerapauso handi bat eman zen berdintasunerako udal-zerbitzua abian jartzean. Aranguren Ibarreko Udalak gizarte eskaerari eta Udalbatzaren berdintasunarekiko konpromisoari erantzuteko sortu zuen zerbitzu hau. Horren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak gidatuko dira, bai zeharkakotasunekoak, bai ekintza positiboetakoak, berdintasunezkoagoa eta iraunkorragoa den gizarterantz aurrera egin ahal izateko.

2019ko martxoan, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren Diagnostikoa egitea onartu zen.

Prozesu hori 2019ko apiriletik azarora bitartean egin zen.

Lan-prozesua diseinatzeko, oinarrizko hiru printzipio metodologiko hartu ziren kontuan, eta esku-hartze guztia bideratu zuten:

1. Lehenik eta behin, diagnostiko parte-hartzailea izatea.
2. Bigarrenik, testuingurura egokitutako diagnostikoa izatea. 3. Hirugarrenik, ikuspegi aplikatua duen diagnostikoa izatea.

Diagnostiko honek epe labur, ertain eta luzerako ekintza konpromisoak bideratzen ditu, Arangurengo Ibarra bidezkoago eta berdintasunezkoago baterantz aurrera egiteko Udalak hartu beharko dituen konpromisoak.

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X