[FINALIZADO]: Aranguren Ibarreko euskararen aldeko bideoa
Aurten gure urteroko hitz ordua, IBARREKO EUSKARAREN ASTEA, maiatzaren 6tik 9ra genuen aurreikusita, baina tamalez ezingo dugu beti bezala ospatu.
Baina etxetik bada ere, aurten ere gure euskararen aldeko mezua zabaldu nahi dugu, eta horretarako Ibarreko euskaltzale eta euskaldun guztion bideotxoa egitea pentsatu dugu.
Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu guztiok. Graba ezazu familiarekin, bikotearekin, lagunekin, bakarrik edo… nahi duzunarekin, euskararen aldeko mezu idatzia biltzen duen bideo motz eta alai bat, mozorratuta edo dotore, saltoka, dantzan, zilipurdiak eginez edo ez, eta… bidali zaiguzu. Nola? Orain azalduko dizugu
