
Aranguren ibarreko gazteriarentzat aholkularitza psikologikoa
Aranetxeak, Aranguren Ibarreko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean, 14 eta 35 urte bitarteko gazte erroldatuentzat zerbitzu hau eskaintzen du.
Laguntza-zerbitzua da honakoa, psikologiarekin lotutako gaiak lantzeko. Bertan, arreta pertsonalizatua eta zuzena eskainiko da. Norbanakoaren psikologiarekin loturiko arazoak, zalantzak edota galderak artatuko dira.
Aholkularitza-zerbitzu honetan Psikologian lizentziaturiko profesional baten laguntza izanen duzu, arrazoia edozein delarik.