IngurugiroaLehiaketakUdal Informazioa

Aranguren Ibarreko Inguremenari buruzko 2019. urteko argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak

Aurten ere Naturguneak, Aranguren Ibarreko Ingurumen zerbitzuak, ingurumenari buruzko argazki lehiaketa jartzen du martxan. Aurten, lehiaketak, bi kategoria ezberdinduko ditu: helduak eta gazteak.

Helduen kategorian 250 euroko saria egongo da argazki hoberenentzat. Gainera, bertako argazkilarien artean egindako argazki hoberenaretntzat, 150 euroko saria egongo da.

Lanek “Aranguren Ibarreko ondare naturala” izenburuarekin izan beharko dute lotura, titulu hori hobekien islatzen duten irudiak sarituko dira.

OINARRIAK KONTSULTA ITZAZU

INGURUMENARI BURUZKO ARGAZKI LEHIAKETA ARANGUREN IBARRA 2019

OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketa irekia da. Nahi dutenek parte hartu dezakete.

GAIA

Lanek “Aranguren Ibarreko ondare naturala” izenburuarekin izan beharko dute lotura, titulu hori hobekien islatzen duten irudiak sarituko dira.

MODALITATEA

Argazkiak formatu digitalean ekarri beharko dira, jatorrizko erresoluzioan eta CD batean. Paperean ere kalitatezko kopia bat ekarri beharko da, zuribeltzean nahiz koloretan. Argazkien formatua 20×30 neurrikoa izango da. Aurkeztutako argazkia nondik atera den argitzeko aurkeztu daitezkeen irudiak, 13 x 15 neurrikoak izango dira. Irudien tratamendurako edozein teknika edo prozedura onartuko da.

LAN KOPURUA

Gehienez hiru lan aurkeztu ahalko dira egile bakoitzeko.

AURKEZPENA

Argazkiak gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, bertan adieraziz: Ingurumenari buruzko Argazki Lehiaketa. Argazkiari atzetik itsatsitako paper batean, azaldu beharko dira: argazki bakoitzaren izenburua, deskripzio laburra, berarekin zer adierazi nahi den eta nondik egina dagoen. Argazkian nondik atera den ikustea zaila bada, hori adierazten duen beste argazki bat aurkeztea nahitaezkoa izango da. Horrez gain, egilea Ibarrean erroldatua dagoen edo ez kanpotik adieraziko duen gutun-azal itxi batean, egilearen datuak erantsiko dira (izena, abizenak, helbide osoa eta telefonoa) letra irakurgarriz.

SARIAK

Bi sari egongo dira: bata, orokorra, argazki hoberenarentzat, 250€ko saria; bestea, bertako argazkilari batek egindako argazki hoberenari, 150€. Bi argazkirik hoberenak bertako argazkilari batenak badira, aipatutako kopuruekin, lehenengo eta bigarren sariak emango dira.

EPEA ETA LANAK AURKEZTEKO LEKUA

Irailaren 2tik urriaren 15era arte Aranguren Ibarreko Udaletxeko bulegoetan. Mutiloa plaza, z/g. 31192. Mutiloa.

EPAIMAHAIA

Naturguneak aukeratuko du, argazkigintzaren arloarekin zerikusia duten pertsonek eta Udaleko teknikariek osatuko dute.

EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK

argazkien kalitate artistiko eta teknikoa baloratuko dira; era berean, originaltasuna eta aurkeztutako lanek proposatutako lemarekin duten harremana.

EPAIA

Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da. Sariren bat hutsik gera daiteke. Epaia eta sari ematearen data saridunei zuzenean jakinaraziko zaizkie eta udaleko webgunean argitaratuko dira, azaroaren 12tik aurrera.

OHARRA

Aurkeztutako lanak argitaratu, erakutsi eta zabaltzeko eskubidea Aranguren Ibarreko Udalaren esku geratuko da, beti egilearen izenak leku ikusgarrian agertu beharko badu ere. Aurkeztutako argazkiak, beraz, ez zaizkie egileei itzuliko.

OINARRIEN ONARPENA

Lehiaketa honetan parte hartzeak aurreko oinarri guztiak onartzea suposatzen du.

2018:

Lehenengo sailkatua, 250 euroko sariarekin “Punto de reflexión”, Mutiloako Xabier Larrañaga García de Baquedanok egina.
Bigarren sailkatua, 150 euroko sariarekin: “Descubriendo el Valle” Mutiloako Andrea Aguado Graciak egina.

Umeen eta gazteen kategorian argazki oberenek 70€ eta 80€-ko saria izango dute (adinaren arabera) liburu, joko edo hekuntza materialetan gastatzeko.

Lanek “Aranguren Ibarreko ondare naturala” izenburuarekin izan beharko dute lotura, titulu hori hobekien islatzen duten irudiak sarituko dira.

INGURUMENARI BURUZKO HAUR ETA GAZTEEN ARGAZKI LEHIAKETA

INGURUMENARI BURUZKO HAUR ETA GAZTEEN ARGAZKI LEHIAKETA ARANGUREN IBARRA 2019

OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketa honetan, 2002 eta 2012 urteen artean jaiotako Aranguren Ibarrean erroldatutako eta oraindik 18 urte bete ez dituzten adin txikikoek parte hartu ahalko dute.

GAIA

Lanek Aranguren Ibarreko ondare naturala erakutsi beharko dute.

MODALITATEA

Argazkiak formatu digitalean ekarri beharko dira, jatorrizko erresoluzioan eta CD batean. Paperean ere kalitatezko kopia bat ekarri beharko da, zuri-beltzean nahiz koloretan. Argazkien formatua 20×30 neurrikoa izango da. Irudien tratamendurako edozein teknika edo prozedura onartuko da.

LAN KOPURUA

Gehienez hiru lan aurkeztu ahalko dira egile bakoitzeko.

AURKEZPENA

rgazkiak gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, bertan adieraziz: Ingurumenari buruzko Argazki Lehiaketa. Argazkiari atzetik itsatsitako paper batean, azaldu beharko dira: argazki bakoitzaren izenburua, deskripzio laburra, berarekin zer adierazi nahi den eta nondik egina dagoen. Argazkian nondik atera den ikustea zaila bada, hori adierazten duen beste argazki bat aurkeztea nahitaezkoa izango da. Horrez gain, egilea Ibarrean erroldatua dagoen edo ez kanpotik adieraziko duen gutun-azal itxi batean, egilearen datuak erantsiko dira (izena, abizenak, helbide osoa eta telefonoa) letra irakurgarriz.

KATEGORIAK

Hiru kategoria ezarri dira: 1ª.2009 eta 2012 bitartean jaiotakoak 2ª.2005 eta 2008 bitartean jaiotakoak. 3ª.2002 eta 2004 bitartean jaiotakoak. SARIAK Kategoria bakoitzeko argazki hoberenarentzako sari bat egonen da: 1ª.Kategoria: 70 € opari txartela joku, liburu eta bestelako material hezitzaileetan gastatzeko. 2ª.Kategoria: 70 € opari txartela joku, liburu eta bestelako material hezitzaileetan gastatzeko. 3ª.Kategoria: 80 € opari txartela gailu elektronikoetan gastatzeko. Sariak hutsik gera daitezke.

EPEA ETA LANAK AURKEZTEKO LEKUA

Irailaren 2tik urriaren 15era arte Aranguren Ibarreko Udaletxeko bulegoetan. Mutiloa plaza, z/g. 31192. Mutiloa.

EPAIMAHAIA

Naturguneak aukeratuko du, argazkigintzaren arloarekin zerikusia duten pertsonek eta Udaleko teknikariek osatuko dute.

EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK

argazkien kalitate artistiko eta teknikoa baloratuko dira; era berean, originaltasuna eta aurkeztutako lanek proposatutako lemarekin duten harremana.

EPAIA

Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da. Sariren bat hutsik gera daiteke. Epaia eta sari ematearen data saridunei zuzenean jakinaraziko zaizkie eta udaleko webgunean argitaratuko dira, azaroaren 12tik aurrera.

OHARRA

Aurkeztutako lanak argitaratu, erakutsi eta zabaltzeko eskubidea Aranguren Ibarreko Udalaren esku geratuko da, beti egilearen izenak leku ikusgarrian agertu beharko badu ere. Aurkeztutako argazkiak, beraz, ez zaizkie egileei itzuliko.

OINARRIEN ONARPENA

Lehiaketa honetan parte hartzeak aurreko oinarri guztiak onartzea suposatzen du.

 

BULETIN HONETAKO BERRI GEHIAGO IKUSTEKO

KLIKATU HEMEN

INFORMAZIO GEHIAGORAKO: NATURGUNEA

  • Helbidea: Mutiloa Enparantza z/g, lehenengo solairua p.k. 31192 Mutiloa (NAFARROA)
  • Telefonoa: 948 15 13 82
  • Fax: 948 24 34 91
  • Helbide elektronikoa: medioambiente@aranguren.es
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X