
ARANGUREN IBARREKO JANTOKI OSASUNGARRIAri buruzko informazioa
60 urte baino gehiago dituzu eta bakarrik zaude
egunero bazkaltzeko?
Beste pertsona batzuekin batera bazkaltzea gustatuko litzaizuke? Zure menua osasuntsu eta orekatua izatea gustatuko litzaizuke?
Jantoki osasungarria izena duen zerbitzua Aranguren Ibarreko jubilotekarekin batera, adineko pertsonei arreta integrala eskaini nahi dien beste baliabide bat da.
Helburu nagusitzat du Aranguren Ibarreko adineko pertsonek modu osasungarri eta orekatuan bazkaltzeko gunea sortzea, baita hori konpainian egiteko gunea sortzea ere.
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
Zerbitzua 60 urtetik gorako pertsonentzako irekia dago, beti ere beren buruaz baliatzen badira edo neurriko menpekotasuna baldin badute.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 13:30-15:00.
Garaia: urte osoan zehar.
Parte-hartzaileak: gehienez 20 pertsonako taldea.
Non: Mutiloako mediku-kontsultategiko etxabean.