Gizarte ZerbitzuaInformazio aipagarriaIzen-emateak indarreanUdal Informazioa
Trending

Aranguren Ibarreko Lanaurreko tailer berria: Hiri-altzarien mantenimendua

Aranguren Ibarreko Udalak Enplegu Plana garatzen jarraitzen du. Plan horrek Aranguren Ibarrean erroldaturik eta langabezian dauden pertsonei lanpostu bat errazteko helburua du. Beraz, aurten ere 2019an enplegua, auto-enplegua eta formazioa sustatzeko diru-laguntzak onartu dira.

Deialdi horiek Aranguren Ibarreko Udalaren webgunean ikusgai daude:
www.aranguren.es/plan-in-te-re-sa-/

Diruz lagundutako ikastaro hauek (4€/teoria ordua, 6 €/praktika ordua), Aranguren Ibarrean erroldaturik eta langabezian aurkitzen diren pertsonentzat dira; beti ere, Aranguren Ibarreko lan poltsan alta emana badute eta indarrean badaude.

HIRI ALTZAIRUEN MANTENIMENDU ETA PINTURA IKASTAROA

50 ordu teoriko-praktikoak

Aranguren Ibarrean erroldaturik eta 18 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat (16 urte baino gehiagokoentzat beren aita/ama edo tutorearen baimena badute). Parte hartu ahal izateko langabezian egon beharra dute; beti ere, Aranguren Ibarreko lan poltsan alta emana badute eta indarrean badaude.

Lehentasuna izanen dute aurreko baldintzak bete eta Enplegu Planetik eskainitako tailerrik egin ez duten pertsonek, baita Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan lehentasunekoak direla uste direnek ere.

  • Datak: uztailak 15etik 26ra, biak barne. Behin taldea beteta, itxaron zerrendan beste talde bat osatzeko pertsona kopuru nahikoa geldituko balitz, hurrengo txanda hori abuztuaren 19tik 30era izango litzateke, biak barne.
  • Ordutegia: 7:30etik 12:30era, astelehenetik ostiralera.
  • Lekua: Aranguren Ibarreko leku ezberdinetan emango da.
  • Emailea: Javier Elurbide.
  • Plazak: Txanda bakoitzak gehienez 8 pertsona izango ditu.

IZEN EMATEA:

Ekainak 24 eta 25
Honako telefonoetara deituaz: 948 012 012

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X