[AMAITUTA] Aranguren Ibarreko Lanaurreko tailer eta Profesionaltasun-ziurtagiri berriak

Aranguren Ibarreko Udalak Enplegu Plana garatzen jarraitzen du. Plan horrek Aranguren Ibarrean erroldaturik eta langabezian dauden pertsonei lanpostu bat errazteko helburua du. Beraz, aurten ere 2019an enplegua, auto-enplegua eta formazioa sustatzeko dirulaguntzak onartu dira.

DEIALDI HORIEK IKUSGAI DAUDE, HEMEN: www.aranguren.es/plan-in-te-re-sa-/

Diruz lagundutako ikastaro hauek (4€/teoria ordua, 6 €/praktika ordua), Aranguren Ibarrean erroldaturik eta langabezian aurkitzen diren pertsonentzat dira; beti ere, Aranguren Ibarreko lan poltsan alta emana badute eta indarrean badaude.

LANAURREKO TAILERRAK

SALTOKIKO SALTZAILEA

100 ordu: 50 teoriko eta 50 praktiko

  • DATAK:
    • Teoria: urriak 14tk 25era.
    • Praktika: urriak 28tik azaroak 12ra bitartean. (Praktiketako tokia eta ordutegiaren arabera egunen bat lehenago amaitu liteke).
  • ORDUTEGIA:
    • Teoria: 9:30etik 14:30era (astelehenik ostiralera)
    • Praktika: Ordutegi aukera zabala edukitzea beharrezkoa da (astelehenetik larunbatera).
  • LEKUA:
    • Teoria: Grupo Eulen enpresaren instalazioak (Mutiloa Industrialdea, I kaleko 5. eraikina)
    • Praktikak: Nafarroako enpresetan. Leku batetik bestera joan-etortzeko aukera edukitzea beharrezkoa da.
  • Emailea: GRUPO EULEN.
  • Plazak: 15 pertsona, gehienez.

Profesionaltasun-ziurtagiriak

PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRI BAT IZATEAK LAN MERKATURATZE AUKERAK HANDITZEAZ GAIN FORMAZIO BIDEZ EDO LAN-ESPERIENTZIA BIDEZ LORTUTAKO GAITASUNAK HOBETZEN LAGUNTZEN DU

1.PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIA: ERAIKIN ETA ETXABEETAKO ALTZAIRU ETA AZALEREN GARBIKETA

150 ordu teoriko eta 80 ordu praktiko

ARANGUREN IBARREAN ERROLDATUTA DAUDEN PERTSONENTZAT.
FORMAKUNTZA HAU EZ DAGO DIRUZ LAGUNDUA BAINA DOAKOA DA.

1. Mailako ziurtagiri hau jasotzeko ez dago formazio edo lanbide baldintzarik. Gaztelera ezagutza ahoz eta idatziz.
Ikastaro honen gaitasun orokorrak eraikin eta etxabeetako azalera eta altzarien garbiketa eta mantenu lanak egitekoak dira, teknika, tresna, produktu eta makina egokienak aukeratuaz.

  • TEORIA:
    • Datak: urriak 7tik azaroak 18ra.
    • Ordutegia: 09:00etatik 14:20era, astelehenetik ostiralera
    • Lekua: Gaztelan Fundazioa. Provincias k/ 6 baxua, Iruña
    • Plazak: Gehienez 10 pertsona.
  • PRAKTIKA:
    • Azaroaren 18tik aurrera.

2. PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIA: BILTEGIKO LAGUNTZAILE LANAK

170 ordu teoriko eta 40 ordu praktiko

ARANGUREN IBARREAN ERROLDATUTA DAUDEN PERTSONENTZAT. FORMAKUNTZA HAU EZ DAGO DIRUZ LAGUNDUA BAINA DOAKOA DA.

1. Mailako ziurtagiri hau jasotzeko ez dago formazio edo lanbide baldintzarik. Gaztelera ezagutza ahoz eta idatziz.
Baldintza: Kotxea gidatzeko baimena izatea. Ikastaro honen gaitasun orokorrak dira biltegian laguntzeko lanak: jaso, atera, bere lekuan jarri eta karga eta hustuketak taldearekin modu koordinatuan prestatu eta egin; beti ere, arduradunaren ikuskapenarekin eta jasotako aginduak jarraituz, prozedimendu eta ekipo egokiak erabiliaz eta segurtasun, osasun eta arriskuen prebentziorako arauak beteaz.

  • TEORIA:
    • Datak: urriaren 7tik azaroaren 22ra.
    • Ordutegia: 09:00etatik 14:15era, astelehenetik ostiralera.
    • Lekua: ANET, Garraioaren hiria (Imarkoain)
    • Plazak: Gehienez 10 pertsona.
  • PRAKTIKA:
    • Azaroaren 22tik aurrera.

3. INSTITUZIOETAN ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEKO PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA

FM1019_2 LAGUNTZA PSIKOSOZIALA, ARRETA INSTITUZIOETAN HARREMANETARAKO ETA KOMUNIKAZIORAKO

130 ordu teoriko

Aranguren Ibarrean erroldatuta dauden pertsonentzat. Lanean ari direnak zein langabetuak.
Instituzioetan Arreta Soziosanitarioa emateko PZko moduren bat egina duten pertsonek lehentasuna izanen dute.

Ikastaro honen bidez 1019_2 formazio modulua jaso ahalko da, lehenik 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko gainditu beharreko probak gaindituta.

Formazio modulu hau egin nahi duenak hauetako baldintzetako baten bat bete beharko du:
› Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu Titulua.
› 2. mailako Profesionaltaun – Ziurtagiria.
› Familia edo esparru profesional bereko 1. mailako Profesionaltasun – Ziurtagiria.
› Erdin mailako formazio zikloetan sartzeko ikasketa baldintza betetzea edo hezkuntza administrazioak araututako sarrera probak gaindituak izatea.
› 25 edota 45 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarrera proba gaindituta izatea. › Beharrezkoak diren gaitasun gakoak izatea.

  • Datak: urriak 7tik azaroak 20ra. Ordutegia: 09:15etik 13:30era.
  • Lekua: ADACEN
  • Plazak: gehienez 12 pertsona.

IZEN EMATEA:

IRAILAREN 23 eta 24an
Honako telefonoetara deituaz: 948 012 012

OHARRA: Profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko ez diren ikastaroak diruz lagundutako ikastaroak dira (4 €/ordu teorikoa eta 6 €/ordu praktikoa), Aranguren Ibarrean erroldatuta eta langabezian dauden pertsonei zuzendutakoak. Halaber, pertsona horiek Aranguren Ibarreko enplegu-poltsan alta emanda eta indarrean egon beharko dira.
Lehentasuna emanen zaie aurreko baldintzak bete eta aurretik Enplegu Planetik antolatutako beste lanaurreko ikastaro batean parte hartu ez dutenei eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik lehentasunezko jotzen diren bestelako kasuei.

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker