AlbisteakKulturaUdal InformazioaZerbitzu Iraunkorrak

Aranguren Ibarreko Liburutegiak bere ordutegia aldatuko du

2019ko apirilaren 23tik aurrera, Kultur Etxean kokatuta dagoen Aranguren Ibarreko Liburutegiak bere ordutegia aldatuko du.

Astearte horretatik aurrera, liburutegia ordu bat lehenago irekiko da eta neguko ordutegia hauxe izango da: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
Udako ordutegia, ekainaren 15etik irailaren 15era ez du aldaketarik izango: astelehenetik ostiralera 08:30etatik 14:30etara.

Gogoratu Aranguren Ibarreko Liburutegiak irakurketa-guneak, mailegu zerbitzua, talde-lanerako aretoak, umeentzako aretoa eta hemeroteka aretoa eskaintzen dituela.

2001ean sortu zen Arangurengo liburutegi publikoa. Kultura-etxearen lehen solairuan dago, Eguzki plazan, Mutiloa.

Nafarroako Gobernuko Liburutegi Publikoen Sareko partaide da eta Aranguren Ibarreko udalarekin hitzarmena du.

INSTALAZIOAK
  • Mailegu gela
  • Hemeroteka
  • Irakurketa gela
  • Talde lanerako gela
  • Haurren gela
ZERBITZUAK

Honako hauek dira liburutegiak eskaintzen dituen oinarrizko zerbitzuak:

  • Informazioa eta kontsultak: Liburutegiko langileak erabiltzaileen zerbitzura daude, eta laguntza emanen dute liburutegiko funtsak erabiltzeko eta kontsultatzeko. Liburutegiko dokumentu guztiak edonoren eskura daude, eta erabiltzaileek zuzenean kontsulta ditzakete.
  • Interneterako sarrera: Liburutegiko erabiltzaileek internet erabili ahal izanen dute. Halaber, dokumentuak sortzeko eta CD-Rometan gordetako informazioa kontsultatzeko ordenagailu bat ere eskura izanen dute, aldez aurretik ordua eskatuta.
  • Hemeroteka: Liburutegiak aldizkako argitalpenen, aldizkarien eta eguneroko prentsa bilduma bat du erabiltzaileen eskura.
  • Mailegua:Liburutegiaren funtsak maileguan har daitezke, liburutegitik kanpo erabili ahal izateko. Irakurle bakoitzak gehienez ere 7 dokumentu hartu ahal izanen ditu aldiro:
    • 3 liburu, 21 eguneko epean.
    • 2 aldizkari, 7 eguneko epean.
    • 2 bideo, CD-ROM edo DVD, 4 eguneko epean.

Mailegu-zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da irakurle-txartela edukitzea. Nafarroako liburutegi publiko guztietan erabil daiteke txartel hori.

Liburutegiko irakurle-txartela doakoa da. Hura lortzeko, eskari-orri bat bete behar da:

Koloretako bi argazki egin berri (karnetaren neurrikoak).
NAN agiria aurkeztu behar dute 14 urtez goitikoek. 14 urtez beheitikoek gurasoen baimena ere beharko dute.

ARANGURENGO LIBURUTEGI PUBLIKOA
  • Helbidea:Eguzki Enparantza z/g. Mutiloa
  • Telefonoa: 948 29 08 81
  • Helbide elektronikoa:bibliara@cfnavarra.es
  • WEB
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X