Bekak eta diru-laguntzakGizarte ZerbitzuaUdal ArloakUdal InformazioaZerbitzu Iraunkorrak

Aranguren Ibarreko MENPEKOTASUN EGOERAREN BALORAZIOARI buruzko informazioa

MENDEKOTASUN EGOERAREN BALORAZIOA

Balorazio hau nolabaiteko mendekotasun maila izan dezakeen edozein pertsonari dago zuzendua, adin mugarik gabe.

☞ Pertsona batzuek bizi duten egoera iraunkorra da mendekotasun egoera. Adinagatik, gaixotasunagatik edo gai-gabezia batengatik, edo autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorial ezagatik edo galtzeagatik, eta horren ondorioz beste pertsona baten edo batzuen arreta edo laguntza garrantzitsua behar dutenak eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak egiteko; edo, adimen-urritasuna edo buruko gaixotasuna izateagatik, beste laguntza batzuk behar dituztenak, euren autonomia pertsonalerako.
☞ Mendekotasunaren ziurtagiria dokumentu pertsonala da, Espainiako Estatu osoan balio duena. Ziurtagiri horrek mendekotasun maila egiaztatzen du eta jabeari autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legeak aurreikusitako zerbitzu eta prestazioak eskuratzeko aukera ematen dio.
☞ Pertsonen autonomia maila, eguneroko bizitzako oinarrizko lanak egiteko euren gaitasuna, baloratzeko irizpide objektiboak zehazten dituen baremo bat da; baita laguntza edo ikuskapen beharra ere. 3 urtetik beherakoentzat, balorazio eskala berezia dago.

MENDEKOTASUNAREN BALORAZIOA ESKATZEKO BALDINTZAK HURRENGOAK DIRA:

  • Gaur egun Nafarroan bizitzea eta espaniar lurraldean bizi izatea bost urtez, horietako bi eskaera aurkeztu baino lehenagokoak izan behar dutelarik.
  • Bost urtetik beherakoen kasuan, bizilekuaren aldia haien zaintza duten pertsonei eskatuko zaie.

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa
(Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X