Gizarte ZerbitzuaIzen-emateak indarreanUdal InformazioaZerbitzu Iraunkorrak

Aranguren Ibarreko Podologia Zerbitzua martxan da jada

Podologia Zerbitzuak oinen zaintza du helburu, beti ere sendaketa ez kirurgikoen bidez eta oinarrizko podologiako ebaketa eta zaintzak erabiliz. Zerbitzua martxan dago dagoeneko eta Aranguren Ibarrean erroldaturik dauden 60 urtetik gorako pertsonentzako da.

Etxez etxeko zerbitzua ere eskatu daiteke, beti ere interesa duen pertsonak mendekotasun gogorra, handia edota podologia zerbitzua dagoen gelara mugitzea eragozten dion ezgaitasuna aitortua duela egiaztatzen baldin badu.

Podologiako kontsultategia Erretiratuen San Pedro Elkarteko lehenengo solairuan dago (Mutiloa plaza, 5, Mutiloa). Ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da, 17:00etatik 20:00etara.

Zerbitzuaren prezioa 12 eurokoa da kontsultategian bertan eta 18 eurokoa etxean.

ARRETA AURREKO HITZORDU BIDEZKOA DA. HITZORDUAK ARANGUREN IBARREKO OINARRIZKO GIZARTEAN EMATEN DIRA AURREZ AURRE ETA BAITA TELEFONO HONETAN ERE: 948151382

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X