
Aranguren Ibarreko Podologia Zerbitzua
Podologia Zerbitzuak oinen zaintza du helburu, beti ere sendaketa ez kirurgikoen bidez eta oinarrizko podologiako ebaketa eta zaintzak erabiliz. Zerbitzua martxan dago dagoeneko eta Aranguren Ibarrean erroldaturik dauden 60 urtetik gorako pertsonentzako da.
Etxez etxeko zerbitzua ere eskatu daiteke, beti ere interesa duen pertsonak mendekotasun gogorra, handia edota podologia zerbitzua dagoen gelara mugitzea eragozten dion ezgaitasuna aitortua duela egiaztatzen baldin badu.
Podologiako kontsultategia Erretiratuen San Pedro Elkarteko lehenengo solairuan dago (Mutiloa plaza, 5, Mutiloa). Zerbitzua, ostegunean arratsaldetan izanen da, 17:00etatik 20:00etara.
Zerbitzuaren prezioa 12 eurokoa da kontsultategian bertan eta 18 eurokoa etxean.