Kirol ZerbitzuaUdal Informazioa

[AMAITUTA] ARANGUREN IBARREKO UDAL KIROL PROGRAMARAKO izen-emateak

Ekainaren 10a eta 12a bitartean, 2019. urteko udako ARANGUREN IBARREKO UDAL KIROL PROGRAMAN izena emateko epea irekita egongo da.

Jarraian, ikastaro guztien eskaintzari buruzko informazio guztia irakurri dezakezu, baita izena emateko baldintzei buruzkoa ere.

Udako Kanpaina 2019

  • IGERIKETA, TENIS ETA IRRISTAKETAKO TXANDAK:

    • 1.– Uztailaren 15tik abuztuaren 2ra
    • 2.– Abuztuaren 5tik al 27ra (15 eta 16an ez dago jarduerarik)
  • PADELEKO TXANDAK:

    • 1.- Uztailaren 22tik 26ra
    • 2.- Abuztuaren 19tik 23ra

KUOTA

KUOTA
Txanda bakoitza
Erroldatuak eta abonatuak
Gainerakoak
IGERIKETA 25 € 43 €
HAURRENTENISA 40 € 72 €
IRRISTAKETA 40 € 72 €
PADELA 35 € 61 €

INFORMAZIOA

 

IZEN-EMATEAK:

Ondorengo telefonoetara deituz: 012 edo 948 012 012

Ordutegia: 8:00etatik 19:00etara


EKAINAK 10.- Erroldatuak soilik
EKAINAK 11.– Soilik erroldaturik ez, baina bai abonatuak direnak
EKAINAK 12.– Erroldatu eta abonatu gabeak

PLAZA ESLEIPENA: zuzena, deien ordena jarraituz.

EMAN BEHARREKO DATUAK (deian):

  • JARDUERA, MAILA, ORDUTEGIA (tenisa izan ezik) ETA TXANDA
  • N IZENA ETA ABIZENAK, ADINA, N.A.N. (izatekotan)
  • HELBIDEA ETA TELEFONOA
  • TXARTELAREKIN ORDAINDU NAHI BADA, KREDITU TXARTELAREN ZK.

 

GARRANTZITSUA

  • Borondatezko kirol jarduera hauetan izandako istripu edo lesioak, norberak duen aseguruaren kargu joango dira. EDOZEIN JARDUERA EGIN HAURRETIK MEDIKUARI GALDETZEA AHOLKATZEN DA.
  • Jardueren garapena gutxieneko kopuru batetara lotuta dago, eta gutxieneko kopuru hori beteko ez balitz, jarduera bertan behera geldituko litzateke. Txanda bakoitzaren hasieran baloratuko da baldintza hori betetzen den edo ez.
  • Igerileku estaliko ikastaro guztiak, Aranguren Ibarreko Kiroldegian abonatuak daudenentzat dira (hitzarmen edota gizarte babeseko egoerak salbu). Erroldaturik ez dauden abonatuek uretako jardueretan parte har dezakete baldin eta hutsune bat balego.
  • Haurtxoentzako igeriketa ikastaroetan guraso baten presentzia eta parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Halaber, haurtxoek uretarako pixoihal berezia eraman beharko dute.
  • Adin txikikoek heldu baten laguntza beharko dute aldageletara sartzeko eta igerilekuko sarbidera ere heldu batek lagunduta joan beharko dute. Ikastaroa bukatu eta gero, helduak leku horretan bertan jaso beharko du adin txikikoa. Gogorarazten da igerilekura sartzeko bainujantzia eta oinetako egokiak behar direla, baita uretako txanoa ere.
  • Haurren baten batek berari ez dagokion igeriketa-mailan izena eman badu, kanpaina behin hasita dagokion mailan kokatzeko ahalegina egingo da; bere mailan hutsunerik ez balego itxaron-zerrendan geratuko litzateke.
  • Haurrentzako igeriketa egiteko, maila berdineko talde batean baino gehiagotan izena eman daiteke, taldeak ongi betetzeko. Behin plazak esleituta, taldez aldatu nahi duen haurra aukeratutako taldeko itxaron-zerrendako azken postura pasako da.
  • Haurrentzako jardueretan (kirol eskolak eta haurrentzako igeriketa) %10eko deskontua aplikatuko zaie familia ugariko neska-mutilei. Horretarako, izena ematerakoan familia ugariaren txartela eraman beharko dute Kirol Zerbitzu- ra. Agiri hori gabe ez da deskonturik egingo.
  • 2018. urtean edo lehenago 65 urte bete dituztenek %50eko beherapena edukiko dute egitarau honetako jardueretan, 3. adinekoentzako gimnastikan izan ezik.
  • Behin plazak zozketaz esleituta, zerrendak Kiroldegian jendaurrean jarriko dira, eta onartutako pertsonek aste bateko epea izango dute BERRESPEN ORRIA helarazteko. Orri horretan ikastaroko kuotak kobratzeko kontu korron- te zenbakia agertuko da, edo bestela, orriarekin batera, Kiroldegiko harreran jasotako eta behar den entitatean ordainketa egin izanaren frogagiria ere helaraziko da.
  • Udalaren kirol jardueretan eta beraien erakustaldietan argazkiak edo bideoak egiten ahalko dira udal-za- balkundean erabiltzeko. Norbaitek bere irudia edo bere ardurapeko adingabeena ez badu erreproduzitua izatea nahi, Udalaren kirol zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko du, 948 246 850 telefonora deituz edo ondorengo posta elektronikoan: kviedma@aranguren.es
  • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, jakitera ematen dizugu jasotako datuak Aranguren Ibarreko Udala jabe duen fitxategi informatiko batean jasoko direla 2018/19 ikasturteko kudeaketarako. Izen, abizen eta telefonoari buruzko datuak kontratu bidez Aranguren Ibarreko Udalarekin lotuta dagoen kirol zerbitzuak kudeatzen dituen enpresari jakinaraziko zaizkio kirol jardueren garapene- rako eta erabiltzaileekin harremanak errazteko. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo jarri nahi ez dituzula adierazteko eskubidea. Ezabatzeko eskubideak jardue- ran baja ematea eta zerbitzuaren desagerpena dakar (datuak jarduerako zerrendatik desagertuko bailirateke).

INFORMAZIO GEHIAGO:

UDAL KIROL ZERBITZUA
Udal kiroldegia 
Soto pasealekua z.g. Mutiloa
Telefonoa: 948 24 68 50

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X