Kirol ZerbitzuaUdal Informazioa

[FINALIZADO]: [AMAITUTA] ARANGUREN IBARREKO UDALAREN 2018-2019 KIROL PROGRAMAN izen-emateak

Daorren ekainaren 6an irekiko da ARANGUREN IBARREKO UDALAREN 2018-2019 KIROL PROGRAMAN izena emateko epea. Aurreko ikasturteetan bezala, parte-hartzea bi lauhilekotan banatzen da: 2018ko urriaren 1etik 2019ko otsailaren 2ra lehenengoa, eta 2019ko otsailaren 4tik maiatzaren 25era bigarrena.

JARDUERAK IGERILEKU ESTALIAN

*URETAKO SOINKETA ARINA jarduera Ibarrean erroldatutako bazkideentzat da, jarduera hasi baino lehen 65 urte bete dituztenentzat bereziki.

Taldeko partaide kopuruak aukera ematen badu, baldintza fisikoren batengatik uretako soinketa arina behar duten 18 urtetik gorako pertsona abonatuek ere jarduera honetan parte hartzea posible izango dute.

HAURRENTZAKO JARDUERAK

GAZTE ETA HELDUENTZAKO JARDUERAK

FITNES PROGRAMA (EGUTEGIA)

(egutegi hau 2. lauhilekorako alda daiteke parte-hartzea eta interes orokorraren arabera)

Saio ezberdinetan sartzea libre izango da izena eman duten pertsonentzat beti ere gelako gehienezko edukiera erres- petatuz (jardueraren arabera 20 pertsona inguru).

MULTI-JARDUERA IRAILEAN

Irailean egiteko jardueren programa (irailaren 3tik 28ra).
Lau saio talde bakoitzak.
Jarduerako astean ordu beteko talde itxiak. Talde bakoitzean gehienez 20 pertsona (Pilatesen 15 pertsona gehienez) eta taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua 14koa izango da.

KUOTA (taldea).- 13 € (erroldatuak edota abonatuak) 16 € (erroldatu eta abonatu gabeak)

S.D.R.G TAJONAR ELKARTEAREKIN LANKIDETZAN ANTOLATUTAKO JARDUERAK

(Elkarteko instalazioetan egingo dira)
(Aranguren Ibarrean erroldatuentzat soilik)

Elkarte horrekin dugun hitzarmenari jarraiki, Aranguren Ibarrean erroldatutakoek elkarte horretako kideen prezio beran parte hartu ahal izanen dute eskaintza horretako jardueretan. (Kirol Bonorako izan ezik)

Izen-ematea Aranguren Ibarreko Kirol zerbitzuko kirol programaren gainerako izen-emateekin batera eginen da (Kirol Bonorako izen-emateak izan ezik).

Jarduera hauek 2018ko irailaren 17tik 2019ko ekainaren 7ra eginen dira.

  • CICLO INDOOR
    • 1 Taldea .- astelehen eta asteazkenak 18:30 – 19:30
    • 2 Taldea .- astelehen eta asteazkenak 19:30 – 20:30
    • 3 Taldea .- astelehen eta asteazkenak 20:30 – 21:30
    • 4 Taldea .- astearte eta ostegunak 18:30 – 19:30
    • 5 Taldea .- astearte eta ostegunak 19:30 – 20:30
    • 6 Taldea .- astearte eta ostegunak 20:30 – 21:30
    • 7 Taldea .- astelehen eta ostegunak 10:00 – 11:00 (goizez)
  • HAURRENTZAKO PADELA
    • Izen-emateko zerrenda bakarra
      5 urtetik gorako haurrentzat. Hastapen eta hobekuntza mailak. Mailaketa proba eta ordutegi banaketa egiteko deialdia telefonoz egingo da.
  • HELDUENTZAKO PADELA (hobekuntza)
    • Izen-emateko zerrenda bakarra
      Mailaketa proba eta ordutegi banaketa egiteko deialdia telefonoz egingo da.
  • KIROL-BONO PROGRAMA
    • Bono honek jarduera ezberdinen programa batean parte hartzeko aukera ematen dizu. Aukera ezberdinak daude: arratsaldez bakarrik, goizez bakarrik edo txandaka.
    • Izen-emateak abuztuaren 16tik aurrera S.D.R.G Tajonar elkartean

Argibide gehiagorako (jarduerei, kuotei eta Kirol-bono programarako izen-emateko datei buruz):
948 230 046 e-mail: oficina@tajonar.org

KLUBEK ANTOLATUTAKO KIROL JARDUERAK

(Aranguren Ibarreko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren bidez)

GARRANTZITSUA

 

IZEN-EMATEAK:

Ondorengo telefonoetara deituz: 012 edo 948 012 012

Ordutegia: 8:00etatik 19:00etara

2018 ekainaren 6an, 7an eta 8an.

Plazen esleipena zozketa bidez eginen da. Zozketak lehentasunen araberako hiru urrats izanen ditu. Lehenik eta behin, Aranguren Ibarrean erroldaturiko pertsonen artean eginen da. Bigarrenik, erroldatu gabeko Kirol Instalazioe- tako bazkideen artean eta bukatzeko, izen-ematea egin duten gainerako pertsonen artean. Zerrendak jendaurrean izanen dira ekainaren 13etik aurrera, asteazkena, Kiroldegiko iragarki-taulan edota 948 246 850 telefonora deituz.

 

Izen-ematea arintzeko, komunikatzaile bakoitzak soilik familia unitate bereko kideak inskribatu ahalko ditu. Deia egiterakoan ondorengo datuak eman beharko dira:

  • .Jarduera (taldea, maila, ordutegia). (Maila eta jarduera bereko talde batean baino gehiagotan izena ematen bada, .zehaztu nahiago den ordena).
  • .Jardueran parte hartuko duenaren Izen-abizenak eta Nortasun Agiria (baldin badu).
  • .Parte hartzailea adin-gabea izanez gero, guraso edota tutorearen izen-abizenak.
  • .Jaiotze data
  • .Helbidea eta posta kodea.
  • Telefono zenbakia (SMS bidezko oharrak errazteko, telefono mugikor baten zenbakia ematea eskertuko dugu)

GARRANTZITSUA

  • Borondatezko kirol jarduera hauetan izandako istripu edo lesioak, norberak duen aseguruaren kargu joango dira. EDOZEIN JARDUERA EGIN HAURRETIK MEDIKUARI GALDETZEA AHOLKATZEN DA.
  • Jardueren garapena gutxieneko kopuru batetara lotuta dago, eta gutxieneko kopuru hori beteko ez balitz, jarduera bertan behera geldituko litzateke. Txanda bakoitzaren hasieran baloratuko da baldintza hori betetzen den edo ez.
  • Igerileku estaliko ikastaro guztiak, Aranguren Ibarreko Kiroldegian abonatuak daudenentzat dira (hitzarmen edota gizarte babeseko egoerak salbu). Erroldaturik ez dauden abonatuek uretako jardueretan parte har dezakete baldin eta hutsune bat balego.
  • Haurtxoentzako igeriketa ikastaroetan guraso baten presentzia eta parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Halaber, haurtxoek uretarako pixoihal berezia eraman beharko dute.
  • Adin txikikoek heldu baten laguntza beharko dute aldageletara sartzeko eta igerilekuko sarbidera ere heldu batek lagunduta joan beharko dute. Ikastaroa bukatu eta gero, helduak leku horretan bertan jaso beharko du adin txikikoa. Gogorarazten da igerilekura sartzeko bainujantzia eta oinetako egokiak behar direla, baita uretako txanoa ere.
  • Haurren baten batek berari ez dagokion igeriketa-mailan izena eman badu, kanpaina behin hasita dagokion mailan kokatzeko ahalegina egingo da; bere mailan hutsunerik ez balego itxaron-zerrendan geratuko litzateke.
  • Haurrentzako igeriketa egiteko, maila berdineko talde batean baino gehiagotan izena eman daiteke, taldeak ongi betetzeko. Behin plazak esleituta, taldez aldatu nahi duen haurra aukeratutako taldeko itxaron-zerrendako azken postura pasako da.
  • Haurrentzako jardueretan (kirol eskolak eta haurrentzako igeriketa) %10eko deskontua aplikatuko zaie familia ugariko neska-mutilei. Horretarako, izena ematerakoan familia ugariaren txartela eraman beharko dute Kirol Zerbitzu- ra. Agiri hori gabe ez da deskonturik egingo.
  • 2018. urtean edo lehenago 65 urte bete dituztenek %50eko beherapena edukiko dute egitarau honetako jardueretan, 3. adinekoentzako gimnastikan izan ezik.
  • Behin plazak zozketaz esleituta, zerrendak Kiroldegian jendaurrean jarriko dira, eta onartutako pertsonek aste bateko epea izango dute BERRESPEN ORRIA helarazteko. Orri horretan ikastaroko kuotak kobratzeko kontu korron- te zenbakia agertuko da, edo bestela, orriarekin batera, Kiroldegiko harreran jasotako eta behar den entitatean ordainketa egin izanaren frogagiria ere helaraziko da.
  • Udalaren kirol jardueretan eta beraien erakustaldietan argazkiak edo bideoak egiten ahalko dira udal-za- balkundean erabiltzeko. Norbaitek bere irudia edo bere ardurapeko adingabeena ez badu erreproduzitua izatea nahi, Udalaren kirol zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko du, 948 246 850 telefonora deituz edo ondorengo posta elektronikoan: kviedma@aranguren.es
  • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, jakitera ematen dizugu jasotako datuak Aranguren Ibarreko Udala jabe duen fitxategi informatiko batean jasoko direla 2018/19 ikasturteko kudeaketarako. Izen, abizen eta telefonoari buruzko datuak kontratu bidez Aranguren Ibarreko Udalarekin lotuta dagoen kirol zerbitzuak kudeatzen dituen enpresari jakinaraziko zaizkio kirol jardueren garapene- rako eta erabiltzaileekin harremanak errazteko. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo jarri nahi ez dituzula adierazteko eskubidea. Ezabatzeko eskubideak jardue- ran baja ematea eta zerbitzuaren desagerpena dakar (datuak jarduerako zerrendatik desagertuko bailirateke).

INFORMAZIO GEHIAGO:

UDAL KIROL ZERBITZUA
Udal kiroldegia 
Soto karrika p.k. Mutiloa
Telefonoa: 948 24 68 50

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X