Kirol ZerbitzuaUdal Informazioa

[AMAITUTA] ARANGUREN IBARREKO UDALAREN 2019-2020 KIROL PROGRAMAN izen-emateak

Daorren ekainaren 4an irekiko da ARANGUREN IBARREKO UDALAREN 2019-2020 KIROL PROGRAMAN izena emateko epea. Aurreko ikasturteetan bezala, parte-hartzea bi lauhilekotan banatzen da: 2019ko irailaren 30etik 2020ko otsailaren 8ra, eta 2020ko otsailaren 10etik ekinaren 6ra.

Behin lehen lauhilekoa bukatuta, jarraitu nahi duten pertsonek jardueran beren jarraipena baieztatuz egin ahalko dute. 2. lauhilekorako sortutako hutsuneak betetzeko, aurre-izenemateko epea irekiko da. Aurre-izenemate horietarako datak garaiz jakinaraziko dira.

JARDUERAK IGERILEKU ESTALIAN

*URETAKO SOINKETA ARINA jarduera Ibarrean erroldatutako bazkideentzat da, jarduera hasi baino lehen 65 urte bete dituztenentzat bereziki.

Taldeko partaide kopuruak aukera ematen badu, baldintza fisikoren batengatik uretako soinketa arina behar duten 18 urtetik gorako pertsona abonatuek ere jarduera honetan parte hartzea posible izango dute.

HAURRENTZAKO JARDUERAK

GAZTE ETA HELDUENTZAKO JARDUERAK

FITNES PROGRAMA (EGUTEGIA)

(egutegi hau 2. lauhilekorako alda daiteke parte-hartzea eta interes orokorraren arabera)

Saio ezberdinetan sartzea libre izango da izena eman duten pertsonentzat beti ere gelako gehienezko edukiera errespetatuz (jardueraren arabera 20 pertsona inguru edo 15 pertsona Jumpingen)

MARTERCLASS Irailean jarduera berriak ezagutzeko (COMBO, JUMPING, STICK FIT, COMBAT FIT, METABO- LIKO ENTRENAMENDUA)
Data eta parte hartzeko modua garaiz jakinaraziko dira.

S.D.R.G TAJONAR ELKARTEAREKIN LANKIDETZAN ANTOLATUTAKO JARDUERAK

(Elkarteko instalazioetan egingo dira)
(Aranguren Ibarrean erroldatuentzat soilik)

Elkarte horrekin dugun hitzarmenari jarraiki, Aranguren Ibarrean erroldatutakoek elkarte horretako kideen prezio beran parte hartu ahal izanen dute eskaintza horretako jardueretan (Kirol Bonorako eta beste batzuk espresuki markatuak izan ezik).

Izen-ematea Aranguren Ibarreko Kirol Zerbitzuko kirol programaren gainerako izen-emateekin batera eginen da (Kirol Bonorako izen-emateak izan ezik). Jarduera hauek 2019ko irailaren 16tik aurrera eginen dira.

  • CICLO INDOOR
    • 1 Taldea .- astelehen eta asteazkenak 18:30 – 19:30
    • 2 Taldea .- astelehen eta asteazkenak 19:30 – 20:30
    • 3 Taldea .- astelehen eta asteazkenak 20:30 – 21:30
    • 4 Taldea .- astearte eta ostegunak 18:15 – 19:15
    • 5 Taldea .- astearte eta ostegunak 19:15 – 20:15
    • 6 Taldea .- astearte eta ostegunak 20:15 – 21:15
    • 7 Taldea .- astelehen eta ostegunak 10:15 – 11:15 (goizez)
  • HAURRENTZAKO PADELA
    • Izen-emateko zerrenda bakarra
      5 urtetik gorako haurrentzat. Hastapen eta hobekuntza mailak.
      Mailaketa proba eta ordutegi banaketa egiteko deialdia telefonoz egingo da.
  • HELDUENTZAKO PADELA (hobekuntza)
    • Izen-emateko zerrenda bakarra
      Mailaketa proba eta ordutegi banaketa egiteko deialdia telefonoz egingo da.
  • KIROL-BONO PROGRAMA
    • Izen-emateak abuztutik aurrera S.D.R.G Tajonar elkartean
    • Bono honek jarduera ezberdinen programa batean parte hartzeko aukera ematen dizu. Aukera ezberdinak daude: arratsaldez bakarrik, goizez bakarrik edo txandaka.

Argibide gehiagorako (jarduerei, kuotei eta Kirol-bono programarako izen-emateko datei buruz): Tel: 948 230 046 e-mail: oficina@tajonar.org

KLUBEK ANTOLATUTAKO KIROL JARDUERAK

(Aranguren Ibarreko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren bidez)

  • TRIATLOIA
    • UMEENTZAKO (Eskola/Taldea) (2001 – 2012)
      • Argibide gehiago eta izen-ematea:
        Astelehenak.- Atletismo
        Astearte, ostegun eta ostiralak.- Igeriketa
        Asteazken eta larunbatak.- Txirrindularitza
        Ordutegia adinaren arabera izango da.
    • HELDUENTZAKO TALDEA (2000tik aurrera)
      Astearteak.- Lasterketaren teknika
      Ostegunak.- Igeriketa
      Ateraldiak/entrenamenduak txirrindularekin WatsApp-ez
  • SASKIBALOIA
  • FUTBOLA
  • TXIRRINDULARITZA

IZEN-EMATEAK:

Ondorengo telefonoetara deituz: 012 edo 948 012 012

Ordutegia: 8:00etatik 19:00etara

2019 ekainaren 4an, 5ean, 6an eta 7an.

GARRANTZITSUA

  • Borondatezko kirol jarduera hauetan izandako istripu edo lesioak, norberak duen aseguruaren kargu joango dira. EDOZEIN JARDUERA EGIN HAURRETIK MEDIKUARI GALDETZEA AHOLKATZEN DA.Jardueren garapena gutxieneko kopuru batetara lotuta dago, eta gutxieneko kopuru hori beteko ez balitz, jarduera bertan behera geldituko litzateke. Txanda bakoitzaren hasieran baloratuko da baldintza hori betetzen den edo ez.
  • Igerileku estaliko ikastaro guztiak, Aranguren Ibarreko Kiroldegian abonatuak daudenentzat dira (hitzarmen edota gizarte babeseko egoerak salbu). Erroldaturik ez dauden abonatuek uretako jardueretan parte har dezakete baldin eta hutsune bat balego.
  • Haurtxoentzako igeriketa ikastaroetan guraso baten presentzia eta parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Halaber, haurtxoek uretarako pixoihal berezia eraman beharko dute.
  • Adin txikikoek heldu baten laguntza beharko dute aldageletara sartzeko eta igerilekuko sarbidera ere heldu batek lagunduta joan beharko dute. Ikastaroa bukatu eta gero, helduak leku horretan bertan jaso beharko du adin txikikoa. Gogorarazten da igerilekura sartzeko bainujantzia eta oinetako egokiak behar direla, baita uretako txanoa ere.
  • Haurren baten batek berari ez dagokion igeriketa-mailan izena eman badu, kanpaina behin hasita dagokion mailan kokatzeko ahalegina egingo da; bere mailan hutsunerik ez balego itxaron-zerrendan geratuko litzateke.
  • Haurrentzako igeriketa egiteko, maila berdineko talde batean baino gehiagotan izena eman daiteke, taldeak ongi betetzeko. Behin plazak esleituta, taldez aldatu nahi duen haurra aukeratutako taldeko itxaron-zerrendako azken postura pasako da.
  • Haurrentzako jardueretan (kirol eskolak eta haurrentzako igeriketa) %10eko deskontua aplikatuko zaie familia ugariko neska-mutilei. Horretarako, izena ematerakoan familia ugariaren txartela eraman beharko dute Kirol Zerbitzura. Agiri hori gabe ez da deskonturik egingo.
  • 2019. urtean edo lehenago 65 urte bete dituztenek %50eko beherapena edukiko dute egitarau honetako jardueretan, 3. adinekoentzako gimnastikan eta pilatesen izan ezik.
  • Behin plazak zozketaz esleituta, zerrendak Kiroldegian jendaurrean jarriko dira, eta onartutako pertsonek aste bateko epea izango dute BERRESPEN ORRIA helarazteko. Orri horretan ikastaroko kuotak kobratzeko kontu korronte zenbakia agertuko da, edo bestela, orriarekin batera, Kiroldegiko harreran jasotako eta behar den entita- tean ordainketa egin izanaren frogagiria ere helaraziko da.
  • Udalaren kirol jardueretan eta beraien erakustaldietan argazkiak edo bideoak egiten ahalko dira udal- zabalkundean erabiltzeko. Norbaitek bere irudia edo bere ardurapeko adingabeena ez badu erreproduzitua izatea nahi, Udalaren kirol zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko du, 948 246 850 telefonora deituz edo ondorengo posta elektronikoan: kviedma@aranguren.es
  • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, jakitera ematen dizugu jasotako datuak Aranguren Ibarreko Udala jabe duen fitxategi informatiko batean jasoko direla 2019/20 ikasturteko kudeaketarako. Izen, abizen eta telefonoari buruzko datuak kontratu bidez Aranguren Ibarreko Udalarekin lotuta dagoen kirol zerbitzuak kudeatzen dituen enpresari jakinaraziko zaizkio kirol jardueren garapene- rako eta erabiltzaileekin harremanak errazteko. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo jarri nahi ez dituzula adierazteko eskubidea. Ezabatzeko eskubideak jardueran baja ematea eta zerbitzuaren desagerpena dakar (datuak jarduerako zerrendatik desagertuko bailirate- ke).

INFORMAZIO GEHIAGO:

UDAL KIROL ZERBITZUA
Udal kiroldegia 
Soto karrika p.k. Mutiloa
Telefonoa: 948 24 68 50

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X