AlbisteakGaurkotasuna

Arangurengo Oinarrizko Zonaldeko lehen mailako arreta taldeak 19 profesional izanen ditu

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretua onetsi du, zeinaren bidez, osasun zentroa Mutiloan kokatua duen zonalde horren egitura ezarri da

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran foru dekretu bat onetsi du, zeinaren bidez, Arangurengo Osasunaren Oinarrizko Zonaldearen lehen mailako arretaren egitura ezarri da. Horrek, 19 profesionalez osatutako taldea izanen du, eta horietatik 14 osasun arlokoak izanen dira.

Neurri hau hartu da, Arangurengo Osasunaren Oinarrizko Zonaldea sortzeko prozesua amaitu ostean, eta hau aurrera eramateko Mendillorriko Osasunaren Oinarrizko Zonaldea ere aldatu behar izan zuten. Horren ondorioz, Mutiloan kokatuta dagoen Arangurengo kontsultategia, zonaldeko osasun-etxea izatera pasa da, eta behar berriei arreta emateko, pasa den urrian funtzionatzen hasitako instalazio berriak zabaldu dira.

Foru dekretuaren arabera, taldea lehen mailako arretako 5 mediku, 2 pediatra, 7 erizain, gizarte langile bat eta administrazioko lau pertsonak osatuko dute.

Arangurengo erabiltzaileek mediku orokorra, pediatra, eta Sarrigurengo Sexu eta Ugalketa Osasun Zentroan, Obstetriziako eta ginekologiako mediku espezialista aukeratzeko eskubidea izanen dute. Adimen-osasuneko zentroari dagokionez, Iruñeko Donibaneko zentrora joan beharko dute.

Arangurengo osasun zentroak, Aranguren, Gongora, Ilundain, Labiano, Lakidain, Mutiloa, Taxoare eta Zolinako 10.500 biztanle ingururi arreta ematen die. Halaber, Mutiloa arteko zein Mugarteko hirigintza garapena bukatu ostean, 12.500 pertsonatara heldu daitekeen biztanleriaren beharrei erantzun ahal izanen zaie.

Source
navarra.es
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X