BerdintasunaUdal ArloakUdal Informazioa

[AMAITUTA] Berdintasun Zerbitzuak, “genero berdintasunari buruzko oinarrizko ikastaroa” antolatzen du.

Aranguren Ibarreko udalak, Berdintasun Zerbitzuak hain zuzen, genero berdintasunari buruzko oinarrizko ikastaroa antolatu du. Udalak antolatzen dabilen tokiko kontziliazio itunean parte hartzeko interesa duen edozein  elkarte, kolektibo edo herritarrei zuzenduta dago.

Berdintasun Zerbitzutik Kontziliazioaren, erantzunkidetasunaren eta zaintzen aldeko tokiko itun berria sortzen ari gara. Arangurengo bailaran udal mailan  zaintzak, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa lan egiteko adostasunezko tresna izanen da.

Lan esparru honetatik zaintzetan etika eta erantzunkidetasuna  sustatzeko jarduerak abiatuko dira. Aldi berean, bizitza pertsola, familiarra eta lanekoa kontziliatzeko jarduerak sortuko dira.

Herritar guztiek parte hartzeko gune irekia izanen da.

Prozesua hasi ahal izateko aurretiko formakuntza  antolatuko da. Genero teoria eta analisiaren oinarrizko kontzeptuak eta aukera berdintasuneko politiken oinarrizko kontzeptuak ere ezagutzea eta erabiltzea (gehien bat, laneko, pertsonaleko eta familiarreko bizitza kontziliari buruzkoak), Itunaren hedapen ona lortzeko baldintza beharrezkoa delako.

BERDINTASUNEKO OINARRIZKO IKASTAROA   4 ORDUKOA

  • Nori zuzendua: Kontziliazioaren, erantzunkidetasunaren eta zaintzen aldeko tokiko itunean parte hartzeko interesa duten elkarteak, kolektiboak eta herritarrei
  • DATAK: Irailaren 18 ASTEAZKENA 18:30-20:30 ETA Irailaren 25 ASTEAZKENA 18:30-20:30
  • NON: Ibaialde udal lokalak

IZEN-EMATEAK:

irailaren 17a baino lehen 

948 15 13 82 telefono zenbakian

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X