[BIDEOA] Udan Irulegi Munduan 2017

Aurten, Irulegi Euskara Taldeak, Aranguren Ibarreko elkarteak, argazki lehiaketa bat antolatu du. Bertan argazki kamerarekin dugun abilezia erakutsi zitekeen, baita euskara noraino eraman dugun erakutsi ere.

Lehiaketan pasaden irailaren 1era arte parte hartu zitekeen eta sekulako parte-hartzea egon da. 30 argazki baino gehiago aurkeztu dira.

Lehenengo edizioaren irabazlea Gotzone Pastor izan da “Saharatik Pirinioetara Irulegirekin” izena duen argazkiarekin.

– Hau, Chej da. Saharako kanpamenduetatik etorri da uda gurekin pasatzeko asmoz. Atzean Maladetako Mendigunea ikusten da, Aneto eta guzti. Pirinioetako mendi garaienak dira. Chej-i ikaragarri gustatu zitzaion elurra ukitzea.-

Argazki honi esker, Gotzonek, 50ko balioa duen balea irabazi du, diska edo liburudenda batean erabili daitekeena.

Datorren urtean lehiaketaren bigarren edizioa ospatuko da beraz, hasi pentsatzen zer argazki aurkeztuko duzun! Zorionak Gotzoneri eta gainontzeko parte-hartzaileei!

BIDEOAREN AUKERAK:

YOUTUBE-n IKUSI
ESKATUIGUZU BIDEO HONEN KOPIA

ARGAZKIAK:

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker