[BIDEOA] 2020ko Gazteriaren Eguna ETXETIK!
Gure bizitzako une berezi honetan, bizitza ikusteko eta gozatzeko gure moduak aldatu beharrean aurkitu gara. Joan den larunbata, apirilak 25, egutegi askotan gorriz markatuta zegoen Gaztearan Gazte Elkarteak antolatutako GAZTERIAREN EGUNA baitzegoen aurreikusita. Gaur egun etxetik atera ezin dugunez, Aranguren Telebistak eta Gaztearanek indarrak batu ditugu egun hau gure etxetik egin ahal izateko.
Larunbatean ONLINEko BINGO jokoarekin hasi ginen, ZOOM aplikazioaren bidez denon aurpegiak ikusteko aukera izan genuen, eta festak “CIBER RAVE” izeneko jaiarekin jarraitu zuen, non Aranguren Telebistak zuzeneko musika jartzen zuen, Gaztearanen CrazAZy IRRATIA programaren estreinaldiarekin eta Imanol Reyes-en saioarekin, gazte guztiok dantzatzeko. Aparteko festa, aparteko une baterako.
Bideo honetako kopia bat nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan hemengo formularioa erabiliz, edo gure Aranetxea-ko bulegoan, Mutiloako kale nagusian, 2bis zenbakian.
Mesedez, barkatu eragozpenak.