[BIDEOA] Aldapa-ren 2018 ikasturte amaierako jaialdia

Pasaden 2018ko ekainaren 1ean Aranguren Ibarreko Kultur Etxean berriz ere ospatu zen Aldapa-ren ikasturte amaierako jaialdia. Bertan, Aldapa emakumeen elkarteak antolatzen dituen hainbat ikastarotan parte hartu dutenek, ikasitakoa taula gainean erakusteko aukera daukate.

Urteak aurrera doaz eta geroz eta partaide gehiago ditu Aldapa Elkarteak. Hori dela eta Kultur Etxea bete egiten da, aurten, hiru aldiz gainera, ikusle guztiak sar zitezen emanaldiak 3 kategoriatan banatu bait ziren.

Bideo honetan agertzen diren hainbat abestiren pribatutasun politikak direla eta ezinezkoa egiten zaigu bideoak online jartzeko edozein plataformatara igotzea.
Bideo honetako kopia bat nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan hemengo formularioa erabiliz, edo gure Aranetxea-ko bulegoan, Mutiloako kale nagusian, 2bis zenbakian.
Mesedez, barkatu eragozpenak.
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker