[BIDEOA] Aranguren Telebista eta Aranetxea-ren lehenengo ikusentzunezko sorkuntza tailerraren “Udaberria”
“Udaberriak, odola aldatzen du”, eta are gehiago nerabe garaian. Istorio honetako protagonista bakoitzak, bere modura bizitzen du aldaketa. Modu ezberdinak eta bereziak denak.
Aranetxeak eta Aranguren Telebistak apirilaren 3 eta 6a bitartean antolatutako Lehenengo Ikusentzunezko Sorkuntza Tailerraren emaitza da laburmetrai hau.
Betan parte hartu zuten gazteek ikuentzunezko lan bat sortzeko behar den guztia ezagutzeko aukera izan zuten: gidoia, kamera, soinua, edizioa… Tailer hau nola sortu den jakin nahi baduzu, esteka honetan ikusi dezakezu MAKING OFF-a
Tailerrean parte hartu dutenen sorkuntza da “Udaberria”. Gidoia eta elkarrizketak inprobisazioetatik sortu dira eta beraiek egin dituzte grabazio guztiak, Iratxe García Úriz-en zuzendaritzapean.
Gustukua baduzu…
Apuntatu datorren urtean!!!