[BIDEOA] Asamblea de Mujeres – Aranguren Ibarreko Antzerki Tailerra 2019
Joan den apirilaren 7an, igandearekin, Mutiloako kultur etxera joan ginen “Asamblea de Mujeres” lanaz gozatzeko. Aranguren Ibarreko Antzerki Tailerrak taularatutako lana izan zen, Iratxe García eta Leire Ruiz-en zuzendaritzapean.. Urtero bezala, hiru emanaldietarako sarrerak agortu egin ziren eta arrakasta sekulakoa izan zen.

otsemeak. Beti prest. Beti ekoizpenaren edo bizitzaren kargu. Nonahi daude, eta horregatik, Praxagorak bere hiria gobernatzeko moldea aldatu nahi du, emakumeak berak hiriko agintariak izateko. Aldaketak nekezak dira, planak zapuzten dira, baina historia emakume errebeldez beterik dago, eta Praxagoras bezala, etorkizun ilun hori aldatzen saiatu ziren, behingoan harea mugikorra izateari uzteko. Bi zuzendariek oso modu pertsonalean egokitu eta zuzendu dute Aristofanesen komedia ero hau, irria eta poesia goraipatuta, eta arras zertzelada egungoak tartekaturik hain testu klasikoan. Ez galdu ikusteko aukera!
Bertsioa eta zuzendaritza: Iratxe García Uriz eta Leire Ruiz
Antzezleak: Begoña Agúndez, Rosa Arnedillo, Silvia Beroiz, Alex Castillo, Mari Jose Cuenca, Rafael Estrada, Tere Garatea, Koldobike Iribarren, María Iribarren, Marian Oria, Iñaki Pérez, Susana Pérez, Marian Pérez de Unzueta, Arantxa Quintana, Maitane Quintana, Marisa Serrano, Javi Zalba