[BIDEOA] Beste Mundu Bat Antzerki Taldea “17etara itzuli”

Beste Mundu Bat taldearen “17etara itzuli” antzezlanaren taularatzea. Azken 8 urteetan Aranguren Ibarreko Gazteen Antzerki Tailerra osatu duten gazteen hainbat une eta eszena batzen dituen antzezlana.

“17 urterekin ezkontza da helburua minutuero, segunduero, segundu-milarenero.
“17 urterekin libre izatea da nahia; maitatzea, frogatzea, gozatzea; presaka, etenaldirik gabe, ardurarik gabe, azalpenik eman gabe.

Orduan Antzerkia heltzen da eta hori guztia ematen dizu: Julieta, Oz-eko Aztia, Errauskine, Romeo, Irune, Jazinta, Luzia, Apolo, Zorrozlaria… eta, zuekin batera, 17etara itzultzeko aukera eman zigun pertsonaia bakoitza.
Amodioa eta gerrarekin. Umorea eta dramarekin. Pasioa eta presioarekin. Elkartasuna eta indarrarekin. Arrakasta ugarirekin; baina, batez ere, barrua irekiz arima partekatzeko.

17etara , 9 urtez amets eginarazi digun talde baten ibilbideari emandako amaiera da.

17etara guregatik eta guretzat egindako omenaldi bat da.
Gora teloia!

Zuzendaritza: Iratxe García Uriz
Antzezleak: Ariane Elizalde, Sara Sotés, Alex Castillo, Olaia Aramendía, Ignacio Goyache, Marta Antón, Arantza Muro, Paula Vergara, Olalla Macaya, Oskía Zabala, Joseba Elizalde, Imanol Reyes.

Antzezlan hau Aranguren Ibarreko Kultur Etxean taularatu zen 2017ko ekainaren 2an.

BIDEOAREN AUKERAK:

YOUTUBE-n IKUSI
VIMEO-n IKUSI ETA JAITSI

LAUGUNDU IEZAGUZU HOBETZEN! UTZI ZURE IRITZIA ETA PARTEKATU!

BESTE MUNDU BAT KONPAINIAREN BIDEO GEHIAGO IKUSI
GAZTEEN ANTZERKI TAILERRAREN BIDEO GEHIAGO IKUSI
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker