[BIDEOA] Bisita gidatua Irulegiko gaztelura

Joan zen maiatzak 16an, igandea, 80 pertsona baino gehiago Irulegiko Gaztelura igo ginen, indusketaren zuzendariaz lagundutak. Azken 3 ekinaldien aurrerapenak ikusi genituen, eta urte honetako kanpaina berrian lurperatutak omen dauden gazteluko egitura berriak azaltzeko induskatzen segituko direla jakinarazi ziguten. Horrela Gazteluko historia eta arkitektura argitzen segitu ahal izango da.

Eguna pixka bat hotza izan zen, baina zorionez ez genuen euria jasan. Modu honetan, hamaiketakoaz gozatu ahal izan genuen Lakidainera jaitsi baino lehen, bertatik atera ginen eta.

Bisitan egon ez bazinen adi egon: abuztuan aukera berri bat izango duzu eta aldi berean indusketan laguntzen dauden atzerriko herrialde eta komunitateetako 20 gazteak ezagutzeko unea ere bai.

Bideo honetan agertzen diren hainbat abestiren pribatutasun politikak direla eta ezinezkoa egiten zaigu bideoak online jartzeko edozein plataformatara igotzea.
Bideo honetako kopia bat nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan hemengo formularioa erabiliz, edo gure Aranetxea-ko bulegoan, Mutiloako kale nagusian, 2bis zenbakian.
Mesedez, barkatu eragozpenak.
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker