[BIDEOA] Emakumeen indarkeriaren aurkako egunaren aldeko Elkarretaratzea eta Puxika-Askatzea
Emakumeen indarkeriaren aurkako eguna dela eta, Aranguren Ibarrak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen zinegotzigoaren bitartez, jarduera hauek antolatu zituen:
Azaroaren 20an Kultur Etxeko auditorioan, ibarreko hainbat talde emakumeen indarkeriaren kontra elkartu ziren, honako jarduerak eskainiz: antzerkia, dantza, poesia eta laburmetraiak. Zorionak parte-hartzaile guztiei baita bertara hurbildu ziren ikusle guztiei ere.
Azaroaren 25ean eguerdiko 12:00etan Mutiloa enparantzan, araneko auzokideen arteko elkarretaratzea burutu zen. Bertan, Nafar udalek sinatutako Erakunde-Manifestua irakurri zen.
Kamisetak banatu ziren parte-hartzaileen artean, sentsibilizazioaren aldeko ekintza sinboliko moduan . Gero Puxika-Askatzea eta minutu bateko ixilunea egin ziren, 2015. urtean zehar erailak izan diren emakume guztien memorian.