[BIDEOA] KORRIKA 2011

Joan zen Apirilak 9an, Mutiloako kaleetan zehar izan genuen 17. Korrika.

Korrika euskararen alde egiten den lasterketa bat da, Euskal Herrian zehar eta AEK-k antolatuta. Lasterketa honen helburuak bi dira: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa sustatzea, eta bestetik, dirua jasotzea helmuga hau lortzeko euskara irakasten duten AEK-ko zentroetan.

Arangurengo biztanleok kilometro bat erosi genuen talde ezberdinen laguntzarekin, aurreko Korrikan gin zen bezala. Kilometro hau ordaintzeko hurrengo ekitaldiak antolatu ziren:

Apirilak 3an goizeko 11etan ibarreko korrika txikiaz gozatu genuen. Bere aldetik zerbait jarri zuten taldeak bertan egon ziren. Gainera edariak eta pintxoak dastatu genituen kilometroaren finanziazioarentzat (km. 295).

Apirilak 8an21:45etan iritsi zen Korrika gure ibarrera. Polikiroldegiko tabernan merendatu ahal izan genuen korrikan hasi baino lehen. Menu bat prestatu zen kilometro hau ordaintzeko eta ondoren denok Korrikan parte hartzera joan ginen.

Korrika txikia eta Korrika Mutiloako kaleetan zehar hemen ikusi ditzakezu.

BIDEOAREN AUKERAK:

YOUTUBE-n IKUSI
ESKATUIGUZU BIDEO HONEN KOPIA

LAUGUNDU IEZAGUZU HOBETZEN! UTZI ZURE IRITZIA ETA PARTEKATU!

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker