[BIDEOA] Labianoko VII. Pala Lehiaketa-ren finalak. Labianoko frontoia – 2018
Joan den ekainaren 9an, larunbatarekin, Labianoko VII. Pala Lehiaketa-ren finalak jokatu ziren. Bigarren kategorian Lander eta Carli izan ziren garaile. Lehenengo kategorian ordea, irabazleak Beloki eta Barandalla izan ziren. Eguraldiak ez zuen asko lagundu eta euria zabaletik sartzen zen frontoian. Hori dela eta, bigarren finala Arangurengo frointoi estalian jokatzea erabaki zen.