
CAM ARAN CAFÉ
Aranguren Telebistan kafea hartzeko ordua oso berezia izan daiteke. Atseden hartzeko unea da, deskonektatzeko garaia, zurrumurruak sortzen diren uneak, istorio bitxiak… erabaki garrantzitsuenak hartzen diren tokia. Aranguren Telebistan eta Aranguren Ibarrean gertatzen diren unerik onenen lekuko da gure Kafe-makina.
Ez galdu gure istorioak. CAM ARAN CAFÉ, Aranguren Telebistako pertsona guztien artean egiten dugun telesaila, ondo pasatzeko asmoz. Bide batez, zuek entretenitzen bazaituztegu… Bejondeigula!!