EMAKUME ETA FAMILIENTZAKO LAGUNTZA JURIDIKORAKO ZERBITZUA

Aranguren Ibarreko Udalak bere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren eta Berdintasun Zerbitzuaren bidez, baliabide berri bat abiatu du.

Emakume eta familientzako laguntza juridikorako zerbitzuak musu-truk ematen du familiarekin zer ikusia duten gaien inguruko informazioa (banantzeak, dibortzioak, izatezko bikoteak, ezkontzaren ondasun- eraentzea…), laneko gaiak (amatasun eta aitatasun baimenak, edoskitzekoak, eszedentziak eta zaintzarako baimenak, kaleratzeak…), gizarte zerbitzuaren prestazioak (alarguntza-pentsioa, zurztasunekoa…), testamentuaren antolaketak, emakumeenganako indarkeriari buruzko gaiak (denuntziak, urruntze aginduak…).
Doako justizia eskaera egiteko laguntza edo bideratzeak.

NORENTZAKO DA?

  • Aranguren Ibarrean erroldatuta dauden pertsona guztientzako.

ARRETA ORDUTEGIA:

  • Zerbitzu berri hau pasa den irailak 5ean hasi zen. Ostegunero eskainiko da, 10:00etatik 13:00etara, Aranguren Ibarreko Udaleko bigarren solairuan (Mutiloa plaza z/g).

INFORMAZIO GEHIAGORAKO EDO HITZ ORDUA HARTZEKO: OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAN. TELEFONOA: 948151 382

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X