EuskaraUdal ArloakUdal InformazioaZerbitzu Iraunkorrak

era.eus: seme-alabak euskaraz ikasten dituzten familiendako baliabideak.

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute era.eus webgune hau euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.

Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, esaterako, etxean, kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.

Familiek helarazten dizkiguten behar eta eskaerek aberastuko dute webgunea eta, denon artean, belaunaldi berriak euskaraz hazteko bidea.

Honakoak izango dira webgunearen atal garrantzitsuenak:

  • Gurasoen ohiko zalantzak argitzeko informazioa ematea
  • Interneten haurrentzat prestatutako edukiaren bilduma egitea, esaterako ipuinak, jolasak, musika, aplikazioak…
  • 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eskolaz kanpoko jardueren bilduma (kirola, ikastaroak, ludotekak…)
  • Haurrentzako euskarazko eskaintzaren berri emanen duen agenda eskualdeka antolatua.

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

Euskara Zerbitzua

  • Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
  • Telefonoa: 948 151 382
  • Posta elektronikoa: euskera@aranguren.es
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X