Errepide mozketak eta Eskualdeko Hiri Garraioan aldaketak, Sadar ibaiaren ertzean makalen mozketa dela eta.

Lerro hauen bidez jakinarazten dizugu martxoaren 19tik aurrera eta gutxi gora behera 3 astetan zehar, Mutiloako El Soto etorbidean zehar Sadar ibaiaren ertzan eta ibilguan dauden zenbait makal mozteko lanak egingo ditugula.

Erabaki hau hartu dugu helduegiak diren edo adarretan malformazioa duten zenbait alek izan dezaketen erortzeko arriskua ekiditeko, baita lurrean gehiegizko biloa bilketa ekiditeko ere.

Etorkizunean bertako beste espezie batzuk landatzeak ibaiertzeko fauna eta flora aniztasunari lagunduko dio.

Lanek irauten duten bitartean, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 17:00etara, arriskuak ekiditeko helburuarekin errepidea itxita egonen da, baina kiroldegiko espaloitik oinezkoei pasatzeko aukera emango zaie.

Inguru horretako hiri garraioaren autobus geltokietan aldaketak egongo dira.

Iruñerako zentzuan Kordobila Errepideko geltokia (Mutilnoba Pasealekuan) bertan behera utziko da, horren ordez beste bat jarriz Iruñeko Etorbidean, 26. zenbakian. Mozketak 3 aste irungo ditu, martxoaren 19an hasita; astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00ak arte.

Barkatu eragozpenak.

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker