Bekak eta diru-laguntzakGizarte ZerbitzuaIzen-emateak indarreanUdal Informazioa

Etxebizitzarako laguntzak: EMANZIPA ETA DAVID PROGRAMAK

Pasa den 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, abenduaren 26ko 28/2018 Foru Legea dago indarrean, Nafarroako etxebizitza eskubide subjektiboari buruzkoa, bi kenkari edo prestazio onartzen dituena, honakoak:

  • EMANZIPA: 23 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa, alokairuzko etxebizitza dutenean eta zenbait baldintza betetzen baldin badituzte.

  • DAVID: NASUVINSAk kudeatutako etxebizitza babestuen eskatzaileen Zentsuan izena emana duten familientzako alokairurako laguntza. Laguntza hau jasotzeko Zentsu horretan nolabaiteko antzinatasuna behar da eta 1,7 aldiz SARA baino gutxiagoko diru-sarrerak.

EMANZIPAren kasuan, eskaera soilik telematikoki egin daiteke.

DAVIDen kasuan, eskaera aurrez aurre egin daiteke (NASUVINSAko bulegoan aurretik hitz ordua eskatuta: 948 012012) edota telematikoki.

Edozein kasutan, informazioa www.vivienda.navarra.es webgunean aurki daiteke.

Informazio gehiago jaso daiteke Aranguren Ibarreko Gizarte Zerbitzuarekin harremanetan jarriaz, telefonoa: 948151382.
Edozein zalantza argitzeko, bidali e-posta emanzipa@navarra.es helbidera.

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X