
Ez eman jaten animalia basatiei
Nork ez die ogia eman urmaeleko ahateei, plazako usoei edo parkeko urtxintxei? Beharbada, gainera, oroitzapen gozo horrek ekarriko du esperientzia hori seme-alabekin eta bilobekin errepikatzea.
Hala ere, oso gutxi ohartzen dira hori egiteak desabantaila asko dituela:
- Nahi ez diren edo gogaikarriak diren animalien populazioak erakarri eta handitzen ditu: arratoiak, kakalardoak, usoak…
- Zenbait hegaztiren jokaera nahasten du, elikagaiak eskura izatean ez baitute migratzen.
- Animaliei osasun arazoak eragiten dizkie (gizentzea, aingeru hegalak…); izan ere, jeneralean, haientzat egokia ez den janaria ematen baitzaie: ogia, gusanitoak, gailetak… (hau da, gatza, azukrea, karbohidrato gehiegi…).
- Janari hondarrek urmael eta istiletako ura kutsatzen dute.
Hori dela-eta, debekatuta dago ia udalerri guztietan, baita Aranguren Ibarrean ere.
- Animalia basatiak janaria beren kabuz aurkitzeko gai dira, ez dute behar gizakiok jana ematea, kasu berezietan izan ezik (besteak beste, hegaztientzako neguko azpilak lorategietan edo leihoetan).
- • Janariaren ordez prismatikoak erabiltzeak, landarako gidaliburu bat, eta isiltasunean behatzeko tartetxo bat hartzeak antzeko emaitzak ditu eta ez die kalterik egingo ez animaliei ez eta inguruneari ere.