Gizarte ZerbitzuaUdal Informazioa

[FINALIZADO]: Familian ikasteko tailer berriak 2019ko abenduan eta 2020ko urtarrilean.

Hauek dira datozen hilabeteetan Oinarriizko Gizarte Zerbitzuak antolatutako tailerrak : “TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA EGOKIA SUSTATZEN” eta “FAMILIEN ESTRES KUDEAKETA: NOLA KUDEATU NIRE ESTRESA, ETA NIRE SEME-ALABEN ESTRESAREN KUDEAKETAN NOLA LAGUNDU”

1. “TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA EGOKIA SUSTATZEN”

Eguberriak hurbil ditugu. Beharbada zure seme-alabak mugikor edo Tablet bat izanen du opari… Ze mundu teknologikoa izanen du eskura opari honekin? Zer eduki izanen ditu eskura nire seme-alabak interneten bidez?
Haur eta gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialei buruz hitz egingo dugu: Instagram, YouTube, Snapchat Zer nolako sareak dira? Zertarako erabiltzen dira? Zer arrisku eta abantaila ditu sare horietako bakoitzak?

Datak: Azaroak 26 eta Abenduak 10 eta 17, astearteak.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Lekua: San Pedro Ikastetxe Publikoa.
Emaleak: Ilundain Fundazioko hezitzaile espezializatuak. Tailerraren prezioa: 5 € /pertsonako. Doakoa GURASO ELKARTEko bazkideentzat.

“FAMILIEN ESTRES KUDEAKETA: NOLA KUDEATU NIRE ESTRESA, ETA NIRE SEME-ALABEN ESTRESAREN KUDEAKETAN NOLA LAGUNDU”

Gurasoen topagunea sortzea da helburua. Bertan, pertsona helduak estresera eramaten gaituzten emozio eta faktoreak landuko dira.
Modu berean, gure seme-alabentzako Hezkuntza Emozionala sustatuko da, hau da, beren sentimenduei errefortzu positiboa eta auto-estimaren bidez aurre egiten laguntzea.

Datak: Urtarrilak 15, 22, 29 eta Otsailak 5, asteazkenak. Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
DOAKO HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA
Lekua: San Pedro Ikastetxe Publikoa.
Emalea: Lourdes Díez Hernández, familia terapeuta.
Tailerraren prezioa: 5 € /pertsonako. Doakoa GURASO ELKARTEko bazkideentzat.

IZAN-EMATEAK:

Azaroak 20 asteazkena eta azaroak 21 osteguna.

012aren bidez (deiaren kostea 0,34 €) edo 948 012 012 telefonora deituaz (doakoa tarifa nkoa duten telefonoetatik)

8:00etatik 19:00etara.

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X