AlbisteakBekak eta diru-laguntzakGaurkotasunaGizarte ZerbitzuaUdal InformazioaZerbitzu Iraunkorrak

Gertu jarriko da martxan emakume eta familientzako Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua

AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ZERBITZUA EMAKUME ETA FAMILIENTZAKO, ARANGUREN IBARREAN

Aranguren Ibarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan zerbitzu berri bat antolatzen ari da, Aranguren Ibarrean erroldatutako gizon-emakumeei arreta, aholkularitza eta orientabidea emateko, halaxe eskatzen badute, hainbat gai eta egoeraren inguruan, betiere: premia juridikoak, bazterkeria egoerak, eta bereziki, tratu txarrak eta/edo sexu-erasoak gertatzen direnean.
Gai horietan aditua den abokatu emakumezko batek emanen du aholkularitza, emakumeak arloz arlo pairatzen duen bazterkeriarekin lotutako gaietan informazioa eskaintzeko (gizarte, lan eta ekonomia arloan; arlo penal, zibil eta administratiboan).

AHOLKULARITZA BANAN-BANAN EMANEN DA, ETA DOAKOA IZANEN DA. JENDEARI ARRETA EGITEKO GELA ARANGUREN IBARREKO UDALETXEKO LEHEN SOLAIRUAN DAGO.
HEMENDIK GUTXIRA, ARRETA-EGUNARI ETA ORDUTEGIARI BURUZKO ARGIBIDEA EMANEN DUGU.

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X