Gurasoei liburu irakurketa errazteko mailegu zerbitzua 2018ko ekainean, abuztuan eta irailean – Gizarte Zerbitzua

Gurasoei liburu irakurketa errazteko mailegu zerbitzua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatutakoa.

Gizarte Zerbitzutik zuen seme-alaben eguneroko heziketan laguntzen ahal dizueten zenbait libururen irakurketa aholkatzen dizuegu. Gainera erosi beharrik gabe irakurri ahalko dituzue.

  • Horretarako, liburuak maileguan hartzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Liburuak hiru asteko epean hartu daitezke eta luzapenerako aukera dago.
  • Baten bat erreserbatu nahi baldin baduzu, ondorengo loturan aurkituko duzun mailegu eskaera betez egin ahalko duzu: http://www.aranguren.es/eu/prestamo-de-libros-para-padres-y-madres/ edo Gizarte Zerbitzura hurbildu eta bertan eskaera hori bera eman.

Oraingoan bi irakurketa hauek sartzen dira katalogoan.

“Recurso para educar en emociones”

Remedios Gonzálezena

Lan honen gaia emozioak dira. Nola sentitzen garen jakiteak nora joan nahi dugun jakiteko laguntzen digu, zer egin nahi dugun. Gure emozioak ezagutzea, ulertzea eta adieraztea norabide egokian eramaten gaituen iparrorratza da. Eta haurrak? Beraientzat oraindik zaila izaten da batzuetan gai hauei erantzutea. Nola laguntzen ahal diegu beren iparrorratza aurkitzen? Liburu honek haur eta nerabeekin harremana duten guztientzako maisu emozionala izan nahiko luke.

“Mi pareja NO me escucha”

J. Amador Delgadorena

Lan honetan irakurleari bera protagonista den bidai baterako proposamena egiten zaio. Familia eta lan arrakastarako eta arrakasta sozial eta pertsonalerako gakoak aurkitzeko bidaia. Abentura hau aurrera eramateko bikotearen unibertsoan murgilduko gara; bikote harremanaren gakoak ez baitira, funtsean, lankideekin, lagunekin, edo pertsona batekin lehen aldiz topatzen garenean gure harremana gidatzen duten gakoetatik ezberdinak: ezberdintasun nagusia erabilitako komunikazio mailan datza.

ESTOS LIBROS SE AÑADEN A LA COLECCIÓN, COMPUESTA POR LOS SIGUIENTES TÍTULOS:

“Mi hijo no me obedece. Soluciones realistas para padres desorientados”

Cristina Larroyrena

“Adicción a las nuevas tecnologías en adolescentes y jóvenes”

Francisco Javier Labrador Encinasena

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa
(Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker