Gurasoei liburu irakurketa errazteko mailegu zerbitzua 2018ko urrian, azaroan eta abenduan – Gizarte Zerbitzua

Gurasoei liburu irakurketa errazteko mailegu zerbitzua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatutakoa.

Gizarte Zerbitzutik zuen seme-alaben eguneroko heziketan laguntzen ahal dizueten zenbait libururen irakurketa aholkatzen dizuegu. Gainera erosi beharrik gabe irakurri ahalko dituzue.

  • Horretarako, liburuak maileguan hartzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Liburuak hiru asteko epean hartu daitezke eta luzapenerako aukera dago.
  • Baten bat erreserbatu nahi baldin baduzu, ondorengo loturan aurkituko duzun mailegu eskaera betez egin ahalko duzu: http://www.aranguren.es/eu/prestamo-de-libros-para-padres-y-madres/ edo Gizarte Zerbitzura hurbildu eta bertan eskaera hori bera eman.

Oraingoan bi irakurketa hauek sartzen dira katalogoan.

“Guía de ocio en familia”

Egileak: Lucía Liédana, Teresa Jiménez, Esther Gargallo eta Estefanía Estévez

Aisialdia gure bizitzaren zati garrantzitsua da. Dudarik gabe, bizi gogoari lotzen gaituen zerbait da; auto-errealizazioarekin, adierazkortasunarekin eta pertsonen arteko harremanekin zer ikusia duena. Gida praktiko hau gurasoei zuzendua dago: familia giroan, denbora librea, aisialdian seme- alabekin nola gozatu ideia berrien bila dabiltzanentzat. Adin guztietako seme-alabak dituzten familiak helburu, adinaren arabera sailkatu dute edukia: lehenbiziko urteetako partea, haurtzaroan daudenentzako beste bat eta nerabeentzat azkena.

El TDAH. ¿Qué es, qué lo causa, cómo evaluarlo y tratarlo?

Egileak: Rocía Lavigne eta Juan Francisco Romero

Liburu hau, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (ADHN) duten haurrekin lan egiten duten profesional zein zientzialariek egunerokoan aurkitzen dituzten zalantzak argitzen saiatzen da; baita irakasleek beren geletan izaten dituztenak, gurasoek adierazten dituztenak eta baita pairatzen duten haurrak laguntzeko asmoz ere. Zer da?, zerk eragintzen du?, nola ebaluatzen da? edo, nola tratatu daiteke?… Egileek kontsulta eskuliburu argia, erabilerraza eta ulergarria osatu dute. Bertan, esku-hartze gida ere sartu dute non kasu praktiko baten bidez prozesu osoa pausoz pauso azaltzen den –antzematea, ebaluaketa eta diagnosia-, nola jardun eta tratamendurako proposamenak.

ESTOS LIBROS SE AÑADEN A LA COLECCIÓN, COMPUESTA POR LOS SIGUIENTES TÍTULOS:

“Recurso para educar en emociones”

Remedios Gonzálezena

“Mi pareja NO me escucha”

J. Amador Delgadorena

“Mi hijo no me obedece. Soluciones realistas para padres desorientados”

Cristina Larroyrena

“Adicción a las nuevas tecnologías en adolescentes y jóvenes”

Francisco Javier Labrador Encinasena

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa
(Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker